Foix: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Qu1q (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
40. lerroa:
Fois konderriak oraingo Ariège departamenduko lur gehienak hartzen zituen. Carcasonako konde Roger II.a eta Foiseko I.ak sortu zuen (1035 / 1038 - 1064). XII - XIII. mendean, Bartzelonako erresumarekin lotua egon zen. Foiseko Esklaramundak bere izeba Margarita Monkada-koagandik jarauntsi zituen Bigorreko konderria eta Bearno, Marsan eta Gabarnako bizkonderriak, Monkadako Bearnesek Bartzelonako konderrirainoko zituzten lurrak; hortaz, Castelbon-go eta Andorrako jaurerriak batu zituen.
 
[[Gaston I.a Foisekoa]]k (1302 - 1315) konderria banatu egin zuen eta bere seme [[Gaston II.a Foisekoa]]k (1315 - 1343) Fois, [[Bigorra|Bigorre]], [[Bearno]], [[Marsan]], [[Gavarda|Gabarda]], [[Donasa]] eta [[Andorra]]ko feudoa jaso zituen. Gaston II.ak Castelbongo konderria sortu zuen eta bere seme Gaston III.ak (1343 - 1391) konderria erregearen esku utzi zuen. Oinordekorik gabe hiltzean bere arreba [[Elisabet I.a]] jarauntsi zion. Isabel Arginbaldo I.arekin ezkondu eta horien semea [[Joan I.a]] izango zen dinastia berriaren (Graili - Fois) lehena. Joan I.a Albreteko Joanarekin ezkondu zen eta horien seme [[Gaston IV.a Foiskoa]] 1441an ezkondu zen [[Nafarroa]] eta [[Aragoi]]ko Leonor I.arekin.
 
[[Leonor I.a Nafarroakoa]] hil zenean (1479), bere biloba Frantzisko Febo goratu zuten errege Nafarroan. Gero, [[Katalina I.a Nafarroakoa]] [[Joan III.a Albretekoa]]rekin ezkondutakoan ([[1486]]) Albret etxearen pean egon zen eta Pirineoz hegoaldeko lurra Nafarroako koroaren barruan izan zen Aragoiko Fernando II.a Inkisiziokoak Nafarroa inbaditu zuen arte (1512). [[Henrike III.a Nafarroakoa]]k, IV.a Frantziakoa, Frantziako koroan lotu zuen 1607an.