Laut dortoka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
56. lerroa:
== Deskribapena ==
 
Tamaina handiko dortoka da, [[Itsas dortoka|itsas dortoken]] artean handiena izanik. Ale handienak 2,43 metro neurtzera heldu daitezke, baina orokorrean 1,32-1,70 metro bitarteko luzera izaten dute. Bere oskolarengatik da bereizgarria, izan ere, hezurrezko oskola izan beharrean ehun konjuntiboz eratutako oskola du, larruzko itxura ematen diona. [[Oskol]]a beltza du, honen gainean orbain txiki zuri-horixka batzuk dituelarik. Burua eta lepoa ere beltz edo marroi ilun kolorekoa du eta bertan ere oskolean agertzen diren kolore berdineko orbain txikiak ditu.
 
Muturra ez da zorrotza eta ahoaren barnealdean, barailaren goiko alde guztian zehar, hortz itxurako egitura erpindun batzuk ditu.