Laut dortoka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
11. lerroa:
== Deskribapena ==
 
Tamaina handiko dortoka da, itsas dortoken artean handiena izanik. Ale handienak 2,43 metro neurtzera heldu daitezke, baina orokorrean 1,32-1,70 metro bitarteko luzera izaten dute. Bere oskolarengatik da bereizgarria, izan ere, hezurrezko oskola izan beharrean ehun konjuntiboz eratutako oskola du, larruzko itxura ematen diona. [[OskolaOskol]]a beltza du, honen gainean orbain txiki zuri-horixka batzuk dituelarik. Burua eta lepoa ere beltz edo marroi ilun kolorekoa du eta bertan ere oskolean agertzen diren kolore berdineko orbain txikiak ditu.
 
Muturra ez da zorrotza eta ahoaren barnealdean, barailaren goiko alde guztian zehar, hortz itxurako egitura erpindun batzuk ditu.
Ar helduek plastroia edo oskolaren azpialdea ahurra dute, eta emeen oskolarekin konparatuta goiko aldetik lauagoa da. Buru gainean ez dute orbain arrosarik, eta [[buztan]]a atzeko soinadarrak baino luzeagoa du. Emeek aldiz buru gainaldean badituzte orbain arrosak, eta arrek baino buztan motzagoa dute, hauen tamainaren erdikoa izanik. Bai ar eta bai emeek aurreko soinadarrak atzekoak baino nabarmenki handiagoak dituzte.
Larruzko dortoka gazteak marroi ilun edo beltzak izaten dira, orbain txiki eta zuriekin. Larruazala [[ezkata]] txikiez betea izaten dute, baina hauek berehala desagertzen dira dortoka hazten den bitartean.
 
== Banaketa ==