«Pleiadea»: berrikuspenen arteko aldeak

4 bytes added ,  Duela 5 urte
t
ez dago edizio laburpenik
t
'''Pleiadea''' ({{lang-fr|La Pléiade}}) [[XVI. mende]]aren erdialdeko zazpi poeta frantsesek osaturiko taldea izan zen. Haietan garrantzitsuenak eta taldeko buruzagiak [[Pierre de Ronsard]] eta [[Joachim du Bellay]] dira. Taldearen izenak [[K. a. III. mende]]an [[Alexandria]]n izan zen zazpi poetako taldeari erreferentzia egiten dio.
 
Taldearen helburua [[frantsesa]] hizkuntza klasikoen mailara jasotzea zen, modu horretara bertako literaturaren adierazpide bilaka zedin. Joachim du Bellayren ''Défense et illustration de la langue française'' ([[1549]]) obra taldearen manifestutzat hartu ohi da; bertan adierazten denez, poetak klasikoen eta [[Italia]]ko [[Pizkundea|Errenazimentuko]] autoreen hizkuntza- eta literatura-formak beretu behar zituen ([[Francesco Petrarca|Petrarca]], [[Dante Alighieri|Dante]], ''[[Dolce stil nuovo]]''), eta bere idazkietan frantsesezko hitz zaharrak, era dialektalak eta bertso-molde berriak sartu behar zituen, frantsesa aberasteko eta ''ilustratzeko''. Oro har, frantses hizkuntzaren duintasuna defendatzen zuten, eta latinaren maila bera ematen zioten bigarren mailako hizkuntzatzat zutenen aurrean.
 
[[Frantzisko I.a Frantziakoa|Frantzisko I.a]] Frantziako erregeak eskatuta, frantsesaren estandarizazioaren alde lan egin zuten, eta kultismoak eta neologismoak sartu zituzten, hizkuntza aberastearren.
31.197

edits