Eleberri pikaresko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
7. lerroa:
Denborarekin aldatuko zen arren, pikaroa, kontakizun hauen protagonista, generoa bera ere izendatu zuena, gizartearen behereneko mailetan sortutako pertsonaia da funtsean, ogibide jakinik gabea, nagusi askoren morroia, eskrupulo gutxi eta bizimodu nahasikoa. Alferra eta ibiltaria izanik, pikaroak nahiago du eskean ibili, edota amarru txikiak egin, lan finko baten mendeko izan baino. Alabaina, guztiz legez kanpo ere ez da bizi, gehiegizko ardura bailitzateke hori pikaro batentzat. Jatorri apalak eta bizimodu miserableak pertsonaia etsia bihurtzen dute gizarteak eskaintzen dituen ohore eta sarien aurrean. Bizitzari hoztasunez begiratzen diolako, batere erromantizismorik gabe, errealista da, baina ez horratik handinahia.
 
''Tormesko itsumutilak'', berri-berria, inspirazio bikain baten emaitza izan arren, bere aurreko literaturan ditu sustraiak. Pikaroarenaren antzeko ezaugarri errealistak dituzten antiheroiak ageri dira [[Juan Ruiz|Hitako artziprestearen]] ''[[Libro de buen amor]]'' liburuan eta [[Fernando de Rojas]]en ''[[La Celestina]]n'' liburuetan. [[1528]]an plazaratu zen [[Francisco Delicado]]ren ''La lozana andaluza'', pikareskarekin lotura estuak dituzten pertsonaiak -gaizkileak, emagalduak- ugari dituena. Liburu horietan guztietan noizbehinkako osagai direnak, ordea, askoz pisu handiagoa hartzen dute eleberri pikareskoan. Alderdi eta ezaugarri horiek hainbeste pilatzen dira, non aurrekoen guztiz desberdina gertatzen den, genero berria izateraino.
 
Era berean, Europako literatura guztietan baziren pikareskaren osagaiak zituzten literatura lanak: erromatar literaturatik hasita -[[Petronio]]ren ''Satirikon'' eta [[Apuleio]]ren ''Urrezko astoa'' gogoratu behar dira-. Frantses literaturan, [[Roman de Renart]]en (''Azeri axiantea'') argi ikusten da mundu pikareskoa, animalien forman itxuraldaturik bada ere. Pertsonaia pikareskoa da orobat [[Till Eulenspiegel]] alemana. Baina espainiar literaturan bakarrik lortu zuen pikareskak genero bereizi baten maila, areago, bizitzari buruzko jarrera jakin baten zentzua.