Gordiano III.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-erahil +erail)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Gordian iii.jpg|right|thumb|Gordiano III.]]
 
'''Gordiano III.a''', [[latin]]ez ''Marcus Antonius Gordianus Pius'' ([[225]]eko [[urtarrilaren 20]] - [[244]]ko [[otsailaren 11]]), erromatar enperadorea izan zen, [[238]]tik hil zen arte. Antonia Gordianaren semea izan zen. Hortaz, [[Gordiano I.a|Gordiano I]] eta [[Gordiano II.a|Gordiano II]] aitona eta osaba zituen hurrenez hurren. Aitaren izena ezezaguna da, baita Gordianok 238 baino lehen zeukana ere.
 
[[Alexandro Severo]] hildakoan, [[Maximino Trax]] bilakatu zen enperadore berria 235ean. Haren politikak sortutako desatostasunak zirela eta, [[Gordiano I.a]]k eta [[Gordiano II.a]]k matxinada sortu zuten Afrika probintzian 238an. Senatuak aldi bereko enperadoreak izendatu zituen. [[Maximiano]]ren aldeko Numidiako gobernariak matxinada bertan behera uzti zuen, eta [[Gordiano I.a]] zein [[Gordiano II.a]] hil ziren. Nolanahi ere, erromatarrek bihotz oneko gobernariak bezala hartu zuten gogoan, [[Maximino Trax|Maximinoren]]ren opresioak erailak.
 
[[Maximino Trax|Maximino]] [[Erroma]]ra iritsi baino lehen, Senatuak [[Pupieno]] eta [[Balbino]] senatariak hautatu zituen enperadore. Haiek [[Maximino Trax|Maximino]] garaitu zuten, batez ere [[Maximino Trax|Maximinoren]]ren legio bat matxinatu zelako. Legio horrek berak [[Maximino Trax|Maximino]] hil egin zuen. Hala ere, [[Pupieno]] eta [[Balbino]] ospe txarreko enperadoreak ziren, eta Erroman matxinadak etengabe sortzen ziren. [[Erroma]]ko zati bat erre zen sute baten ondorioz. Legioen babesik gabe, [[Pretoriar GoardiaGuardia|Pretoriar Goardiak]]k hil zituen 238ko uztailaren 29an. Gordiano III enperadore izendatu zen.
 
[[Fitxategi:Antoninianus-Tranquillina-Gordian III-s2539.jpg|thumb|left|300px|Gordiano III.aren ezkontza ospatzeko egindako txanpona.]]
 
Gazteegia zenez, gobernua nobleziaren esku geratu zen. 241ean, Gordiano Furia Sabina Tranquillinarekin ezkondu zen. Haren aitaginarreba, [[Temesiteo]], [[Pretoriar GoardiaGuardia|Pretoriar Goardiako]]ko prefektua izendatu zuen. Honela, [[Timesiteo]] "de facto"ko gobernaria bilakatu zen.
 
Pertsiarrek Mesopotamia eraso zutenean, Gordianok [[Jano]]ren tenpluko ateak ireki zituen azken aldiz, eta ekialdera jo zuen borrokatzera. Garaipena lortuta, etsaien eremua ere inbaditzea erabakitzen ari zela, [[Timesiteo]] baldintza ezezagunetan hil zen. [[Timesiteo]] gabe, kanpaina eta enperadorearen bizitza arriskuan zeuden.