Bilbao Intermodal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
21. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
Autobus geltokia eraiki aurretik [[Garellanoko futbol zelaia]] zegoen bertan. [[1996]]an behin-behineko geltoki moduan eraiki zen,<ref>{{erreferentzia|url=http://www.termibus.es/index.php?idi=eu|egilea=Termibus|artikulua=Aurkezpena|sartze-data=2014-08-26}}</ref> orduan [[Bilbo]]ko alkate zen [[Jose Maria Gorordo]]ren eskutik. Hiri guztian zehar sakabanatuta zeuden autobus guztiak toki finko batetik ateratzearen helburuarekin egin zuten. Aurretik [[Alsa]]ko autobusak Autonomia kaletik ateratzen ziren, [[La Unión|La Union]] eta [[La Burundesa]]ko autobusak bien bitartean Henao kaletik. Horrek hainbat arazo sortzen zizkien kanpotik etorritako pertsonei, ez baldin bazekiten autobus bakoitza nondik irtetzen zen.
 
== Behin-behinekotasuna ==
Geltokia jatorriz behin-behinekoa izan behar zuen, [[Abandoko Indalecio Prieto geltokia|Abandoko geltokian]]n geltoki intermodala eraikitzeko proiektua egin baitzen. Proiektuak aurrera egin ez zuela eta Termibus behin-betiko geltoki bihurtuz joan da. Azken hamar urteetan hainbat hobekuntza egin izan dira, adibidez [[Bilboko metroa|metroa]], [[Bilboko Renfe Aldiriak|Renfeko Aldiriak]] eta [[Bilboko tranbia|tranbia]] batzen dituen [[San Mames geltokia|San Mames geltoki intermodala]].
 
[[2014]]an Termibus lurperatzeko proiektua esleituko zela jakinarazi zuen Bilboko alkateak. Lanak dirauten bitartean autobus geltokia Garellanoko kuartelak hartzen zuen orubera pasako da behin-behinean. Hala, geltokia behin-betiko Garellano auzoan kokatuko dela baieztatu da.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.blogseitb.com/bilbao/tag/termibus/|egilea=[[Euskal Irrati Telebista|EITB]]|artikulua= El solar de Garellano hará de estación de autobuses mientras se hace la nueva |hizkuntza=es|sartze-data=2014-08-26}}</ref>
 
== Zerbitzuak ==
[[Bizkaibus]]ek linea asko izateagatik ezinezkoa izan da orain arte linea guztiak Termibusen batzea. Hala, gaur egun [[Bilbo]] eta [[EnkarterriakEnkarterri]]ak, [[Durangaldea]], [[Lea-Artibai]] eta [[Bilbo-Loiu aireportua]] lotzen dituzten lineak besterik ez dute zerbitzu ematen geltokian.
 
[[Basurtuko Unibertsitate Ospitalea|Basurtuko Ospitalea]] hain hurbil kokaturik egoteagatik [[Bilbobus]]en 38 eta 80 lineak ere Termibuseraino iristen dira, [[Bilbo]]ko auzo asko azpiegitura honekin elkartzeko.
 
[[Bilbo]] eta Euskal Herritik kanpoko hiriak lotzen dituzten autobus linea guztiek dute jatorria edo helmuga Termibusen.
64. lerroa:
* [[IRB Castro]]
* [[Lurraldebus]]
* [[La Unión (garraio enpresa)|La Unión Autobusak]] - [[La Burundesa]]
* [[Alsa]] - [[Continental Auto]]
* [[Bilman Bus]]