Xabier Zubiri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
 
'''Xabier Zubiri Apalategi''' —nazioartean ''Xavier Zubiri'' izen-deiturez ezagunagoa— ([[Donostia]], [[1898]]ko [[abenduaren 4]]a - [[Madril]], [[1983]]ko [[irailaren 21]]a) zientzialari eta filosofoa izan zen. [[Madril]]en [[Teologia]], [[Friburg]] eta [[Berlin]]en [[Filosofia]], eta [[Paris]]en [[Fisika]] ikasi zituen, besteak beste. Zubiriren lanak oihartzun handia izan zuen, [[Europa]]n ez ezik [[Amerika]]n ere. [[Ignacio Ellakuria|Ignacio Ellacuria]] teologo eta jesuita ikasle izan zuen.
 
== Bizitza ==
[[Donostia]]n [[batxilergo]]a egin ondoren, [[Teologia]]n doktore egin zen [[Erroma]]n (1920) eta [[Filosofia]]n [[Madril]]en (1921). 1926an Madrilgo Unibertsitatean [[katedra]] lorturik, Filosofiaren Historia irakatsi zuen 1936 arte; [[Espainiako Gerra Zibila]]ren ondoren [[Bartzelona]]n izan zen irakasle (1940-1942). Unibertsitatea utzi eta filosofiako ikastaro pribatuak eman zituen.
 
Zubiriren prestakuntza hainbat unibertsitatetan moldatu zen: Madril, [[Lovaina]], Erroma, [[Friburgo]], [[Munich]], [[Berlin]], [[Paris]]. Filosofiaz gainera [[Fisika]], [[Matematika]], [[Biologia]], [[SortaldeaEkialdea (kultura)|Sortaldeko]] hizkuntzak eta [[AntzinaroAntzinaroa|Antzinaroko]]ko historia ere landu zituen. Bere garaiko irakasle entzutetsu anitzen eragina izan zuen: [[Jose Ortega y Gasset|Ortega y Gasset]], [[Husserl]], [[Martin Heidegger|Heidegger]], [[Erwin Schrödinger|Schrödinger]], [[Louis de Broglie]], [[La Vallée-Poussin]], [[Benveniste]] eta abar.
 
[[Apaiz]] ordenatu zen, baina bere eskariz laiko izaera berreskuratu zuen. Filosofiaren historia, teologia, antzinako historia eta zientzia izan ziren Zubiriren pentsamenduaren abiaburuak, eta bere helburua ([[errealitate]]an errotzea). Egiteko horretan, filosofia, zientzia eta erlijioa uztartzen zituen. Betiere, [[metafisika]] da Zubiriren sistemaren funtsa, [[psikologia]], [[historia]] edo [[zientzia]] positiboak gainditzen baititu hark. Zubiriren oinarrizko kontzeptua loturarena da ''(religación)''; [[gizaki]]a errealitatean jarria da, eta ez du inoiz [[Jainko]]a gauzen artean aurkitzen, harengan dagoelako, harengandik datorrelako, hura baita gauza guztien funtsa; lotura hori, beraz, gizakiaren existentziaren baldintza da.