Dubrovnik: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
41. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Dubrovnik''' ({{NAF|ˈdǔbroːʋniːk}},[[latin]]ez eta [[italiera]]z ''Ragusa'') [[AdriatikoAdriatikoa]]ann dagoen [[Kroazia]]ko hiria da, [[Dalmazia]]ko hegoaldean. Turismo handia jasotzen duen hiria da eta horretaz gain [[itsas-portu]] garrantzitsua da eta [[Dubrovnik-Neretva eskualdea|Dubrovnik-Neretva eskualdeko]] hiriburua. 42.641 biztanle zituen 2011an. [[1979]]tik aurrera hiriaren alde historikoa [[UNESCO]]ren [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren Ondarea]] da.
 
== Historia ==
 
VII. mendean [[Eslaviar herrialdeak|eslaviar]] inbasioek ''Epidaurum'' (gaur egungo Cavtat) suntsitu zuten eta bertako biztanleak kostaldeko ''Laus'' edo izeneko uharte batean babestu ziren. Pixkanaka inguruko eslaviarrekin nahastuz joan ziren eta [[Itsaso Adriatikoa|Adriatikoko]] kai garrantzitsua bihurtzen hasi zen. VIII. mendean arabiarrek erasotu ondoren [[Bizantziar inperioaInperioa|Bizantziar inperioari]]ri laguntza eskatu zioten eta honek bere [[Dalmazia]] probintzian sartu zuen. XI. mendean bere itsas flota garatu zuen eta XII. menderako harresi handiak eraiki zituen. [[1204]]ean [[Venezia]]k [[Konstantinopla]] menperatzean Dubrovnik ere eskuratu zuen [[1358]]an independentzia eskuratu eta [[Ragusako Errepublika]] sortu zen arte. Orduan Veneziaren aurkari zuzena bihurtu zen indar ekonomikoari erreparatuz gero. Diplomazia sare indartsua garatu zuen, batez ere [[XV. mendea|XV.]] eta [[XVI. mendemendea|XVI. mendeetan]]etan. Ragusaren indarra itsasgintzan eta itsasoko komertzioan oinarriturik zegoen. Bere flota 200 itsasontzitakoa izatera iritsi zen.
 
[[1808]]an [[Napoleon Bonaparte|Napoleonek]]ek hartu zuen hiria, errepublikari amaiera emanez eta [[1815]]ean [[Vienako Batzarra]]k Habsburgotarren inperioaren eskutan utzi zuen. Hortik aurrera gainbehera etorri zen. Bi mundu gerrek kaosa ekarri zuten hirira eta ez zen berrindartu [[Josip Broz Tito|Titoren]] garaian turismo gune bihurtzen hasi arte.
 
[[1991]]ean [[Kroazia]]k independentzia aldarrikatu zuen eta [[Jugoslavia]]ko armadak sei hilabetez setioa ezarri zion hiriari harresi barneko eraikin ugari suntsituz.
156. lerroa:
* Dubrovnikeko harresiak: XIII. eta XVI. mendeen artean eraiki ziren. 25 metrotako altuera eta 6 metrotako zabalera dute. Errektangulu itxura ematen dio hiriari eta erpin bakoitzean dorre zirkular batek babesten du.
* Milicevic plaza. Bertan kokatzen dira Dubrovnikeko eliza garrantzitsuenak, hala nola, [[frantziskotar]]ren eta [[klaratar]]ren komentuak eta Salbatzailearen eliza.
* Stradun edo Placa kalea. Dubrovnikeko kalerik garrantzitsuena da. [[1667]]ko [[lurrikara]]k erabat suntsitu zuenez gaur egungo eraikinak estilo [[barrokoa|barroko]] berbera dute. Kalearen muturrean 16 kaniladun ''Onofrioren iturri'' famatua dago.
 
== Inguruko natura ==