Neutroi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata) - The interwiki article is not featured
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
59. lerroa:
 
Hadroien taldeko partikula da eta bere karga neutroagatik
materian sartzeko ahalmen handia erakusten du, materia barneko partikula positiboen aldarapenik ez duelako pairatzen. Hori dela eta,[[atomo]]en [[nukleo (argipena)|nukleoek]]ek zurga ditzakete neutroiak, egonkorrak diren nukleoak isotopo erradiaktibo ezegonkor bihurtuz. Nukleotik kanpo desintegratu egiten da (12 minutuko erdibizitza duelarik) [[protoi]] bat, [[elektroi]] bat eta [[antineutrino]] bat emanez.
 
== Aurkikuntza ==
 
Partikula hau, [[James Chadwick]]-ek aurkitu zuen [[1932]]an. Ordura arte, ezagunak ziren partikula subatomiko bakarrak [[elektroi]]ak eta [[protoi]]ak ziren, azken hauek nukleotako partikula mota bakartzat hartzen zirelarik. Baina, 1930. urtetik aurrera, gorputz batzuk partikulaz bonbardatuak zirenean karga neutrodun partikula batzuk askatzen zituztela ikusi zen. Chadwick-ek
parafinazko itu bat erabili zuen askaturiko partikula neutro horiez bonbardatzeko eta itu horren barruko protoien egozketa ikusi. Horretaz baliatuz, partikula berri horrek masa [[protoi]]arenaren antzekoa izan eta nukleoaren barne egon behar zuela ondorioztatu ahal izan zuen zientzialariak, neutroi izena jarriz partikula aurkitu berriari. Aurkikuntza honi esker [[fisika]]ko [[Nobel Sariak|Nobel saria]] irabazi zuen [[1935]]ean.
 
== Ikus, gainera ==