Nafarroako Unibertsitate Publikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
43. lerroa:
'''Nafarroako Unibertsitate Publikoa''' ('''NUP''', '''NAUP''' edo '''UPNA''') [[1987]]an sortu zuen [[Nafarroako Parlamentua]]k, herrialde honetan unibertsitate publiko bat egon zedin.
 
1996-97 ikasturteaz geroztik, 10.500 inguru horretan egonkortu da ikasle kopurua. Irakasleak, berriz, 600 inguru dira. Gaur egun 10.000 ikasletik gora daude matrikulatuak lehen eta bigarren ziklotan eta 700 inguru hirugarren zikloan. Ikasleen %92a [[Nafarroa]]tik dator eta besteak [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEtik]] batik-bat.
 
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusa Iruñeko [[Arrosadia]]n kokatu zen. 260.000 m2 ditu, eta campus nagusitik kanpo ere baditu ikastegiak eta berari atxikitako zentroak. Campusa [[Francisco Javier Saenz de Oiza|Javier Saenz de Oiza]] arkitekto nafar ezagunak egina da. 2000-2001 ikasturtean ikasketa hauek eskaintzen zituen: Enpresa Zientzietako diplomatura (1.067 ikasle), Ingeniaritza Tekniko Industriala, Lan Harremanetako diploma, Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketan lizentzia, Ingenieritza Industriala, Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoa, Nekazaritza Ingeniaritza, Telekomunikazio Ingeniaritza, Ekonomia, Soziologia eta Zuzenbide lizentziak, eta Irakasle ikasketaks eta Erizaintza.
 
2010eko urrian ''Nazioarteko Bikaintasun Campus'' izendapena jaso zuen NUPek.<ref>{{eu}} [http://paperekoa.berria.info/harian/2010-10-22/011/005/bikaintasun_zigilua_ehu_eta_nupi.htm berria.info] (2010-10-22)</ref>