Xabier Tolosa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
21. lerroa:
'''Xabier Tolosa Abendibar''', [[pilota]] arloan '''Tolosa''' deituraz ezaguna ([[Anoeta (udalerria)|Anoeta]], [[Gipuzkoa]], {{data|1995|epentesia=e|10|24}}), [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotari]] profesionala da. Atzelari aritzen da, [[Aspe (enpresa)|Aspe]] enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,91 m luze da, eta 93 kilo pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2013ko abenduaren 30ean jokatu zuen, [[Tolosa]]ko (Gipuzkoa) [[Beotibar pilotalekua]]n. Gorputzez handia izanagatik, oso ondo mugitzen da kantxan, azkarra da buruz, ez du tanto askorik galtzen, eta bi eskuekin ederki astintzen du pilota. 16 urte besterik ez zuela, Biharko Izarrak txapelketa irabazi zuen; eta, 18 urterekin, profesionaletan debutatu eta bi hilabetera, [[Abel Barriola]]ren ordezko izendatu zuten, [[Juan Martinez de Irujo]] lagun [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia|Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko]] partida bat jokatzeko, oso maila onean hasi baitzen profesionaletan.<ref>{{es}} Igor G. VICO: [http://www.deia.com/2014/02/27/deportes/pelota/el-bautismo-de-fuego-de-xabier-tolosa «El bautismo de fuego de Xabier Tolosa»], ''Deia'', 2014-02-27.</ref>
 
2015eko apirilaren 25ean, [[Erik Jaka]] aurrelaria lagun, [[Bigarren Mailako Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa|bigarren mailako binakako txapelketa]] irabazi zuen, [[Jorge Rico|Rico IV.a]]-[[Mikel Larunbe|Larunbe]] bikoteari 22-17 gaina hartuta.<ref>{{es}} Igor G. VICO: [http://www.deia.com/2015/04/26/deportes/pelota/jaka-se-da-un-bano «Jaka se da un baño»], ''Deia'', 2015-04-26.</ref>
 
== Kirol lorpenak ==