Horus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-errito +erritu)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
17. lerroa:
== Mitologia ==
 
Horus Shemsu Hor-rak lagunduta Seth-en aurka borrokatu zen aitaren (Osiris Seth-ek akatua) tronua berreskuratzeko. Seth Egipto Altuaren jainko bezala geratu zen eta Horus [[Egipto Beherea|Behe EgiptoEgiptoren]]ren jainkoa. Ondoren Horus Egipto osoko jainko bilakatu zen, Seth, desertuko eta herbesteko herrien jainko zen bitartean. [[Nilo]] ibaiaren oparotasuna (Osiris) eta [[basamortu]]aren idortasunaren (Seth) harteko guda azaltzen du. Handik denbora batera errege mitikoei laga zien gobernutza, "Shemsu-Hor" deituak tradizioaren arabera. Gainera [[Osiris]]-en babeslea da Egiptoko inframunduan, Duat-a. Hildakoen epaiketan, [[Hilen Liburua]]ren arabera, Osiris eta hildakoaren arteko bitartekaria da.
 
Ziurrenik bereganako gurtza Nilo Ibaiaren deltan hasi zen, baina Egipto guztian gurtua izan zen Edfu, Hierakompolis eta Letopolis-eko tenpluez. Bere gurtza Meditarreneoan zehar zabaldu zen [[Isis]] amari lotua zen [[Harpokrates]] bezala.