Mahatma Gandhi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata) - The interwiki article is not featured
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
11. lerroa:
| heriotza herrialdea = [[India]]}}
 
'''Mohandas Karamchand Gandhi''' ([[gujaratera]]z: મોહનદાસ કરમચંદ ગાંધી, mohandās karamchand gā̃dhī; [[Porbandar]], [[India]], [[1869]]ko [[urriaren 2]]a - [[New Delhi]], India, [[1948]]ko [[urtarrilaren 30]]a) abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. '''Mahātmā Gandhi''' izenaz egin zen ezaguna ([[sanskrito]]z: ''{{lang|sa|mahā ātmā}}'', «arima handia»). [[India]]ko estatuaren sortzaileetariko bat izan zen, eta ''Bapu ''izena ere ematen diote han, [[gujaratera]]z બાપુ ''bāpu ''hitzak «aita» esan nahi baitu. Mahatmaren filosofiak [[bakezaletasun]]a iraultzarako bitarteko gisa aldarrikatzen du. Bizitza osoan, mota guztietako [[indarkeria eza|indarkeriaren aurka]] egin zuen. Ekonomiari buruz, uste zuen kapitala ez dela lanaren gainetik jarri behar, ezta alderantziz ere, bi ideiak arriskutsuak zirelako. Oreka aurkitu behar zen, biak zirelako garrantzi handikoak garapenerako. Oso bizimodu umila izan zuen, soinean zeramatzan arropak berak egiten zituen. [[BegetarianoBarazkizaletasun|Begetarianoa]]a zen.
 
[[XIX. mendea]]n erreforma garrantzitsuak gertatu ziren [[India]]n. Mugimendu horiek [[Hinduismo]] tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko berriekin elkartzea zuten helburu. Arlo horretan, Gandhik eragin handia izan zuen. [[1918]]tik aurrera, indiar mugimendu nazionalistaren buruzagia izan zen. Borrokatzeko metodo berriak ezarri (grebak, gose grebak) eta borroka armatuari uko egin zion, britainiar dominatzaileei eusteko bakezaletasuna bultzatuz. Kontzientziari egin behar zitzaion so eta desobedientzia zibila ere aldarrikatu zuen; tradizio indioetara itzultzeko deia egin zuen. [[Lev Tolstoi]]rekin gutunak gurutzatu zituen, bortizkeriaren aurkako kontzeptuan haren eragina baitzegoen. [[Gatzaren martxa]] egin zuen, gatzaren gaineko zergaren aurkako manifestazio handi batek [[India]] osoa zeharkatu ondoren.
19. lerroa:
[[India]]ren independentziarako funtsezko eginkizuna egin zuen, baina [[Pakistan]] banatu izanak asko desanimatu zuen. Independentziaren ondoren, Gandhi Indiako gizartea eraldatzen saiatu zen eta maila behereneko [[kasta]]k integratzeko ahalegina egin zuen (''shudrá'' edo esklaboak, ''pariak'' edo ukiezinak eta ''mlecha'' edo barbaroak), nekazari guneak garatzen saiatu zen bezalaxe. Ez zituen [[India]]ren independentziaren ondoren etorri ziren erlijio istiluak ontzat hartu; aitzitik, hinduen lurraldeetako musulmanak defendatu zituen. Horregatik, [[1948]]ko [[urtarrilaren 30]]ean, 78 urte zituela, [[Nathuram Godse]]k, indiar integrista fanatikoak hil zuen. Errautsak [[Ganges]] ibaira bota zituzten.
 
Haren printzipioek gerora arrazismoaren aurka eta demokraziaren alde borroka egin izan duten pertsonaia ugari inspiratu zituzten; besteak beste, [[Martin Luther King|Martin Luther King, Jr.]] eta [[Nelson Mandela]].
 
== Bizitza ==
70. lerroa:
[[Fitxategi:Gandhi Kasturbhai.jpg|left|200 px|thumb|Mohandas Gandhi eta Kasturba]]
 
[[Hegoafrika]]n eman zituen urteetan zehar, [[Bhagavad Gita]] izan zen Mohandasen inspirazioa eta baita [[Lev Tolstoi|Tolstoiren]]ren liburuak ere. [[1880]]ko hamarkadan, autore hau [[anarkismo]] kristaurantzerako bidean sartu zen eta Gandhik hura [[1910]]ean hil arteko harremana mantendu zuen.
 
[[Henry David Thoreau]] estatubatuarra, ''Desobedientzia Zibila'' entseguaren autorea, izan zen Gandhiren beste inspirazio iturrietako bat. Gandhi bera ere gaur egun anarkismo bakezalearen ordezkari kontsideratuta dago.
115. lerroa:
Gandhik eragin handia zuen indiar eta musulmanen komunitateetan. Bera agertzeak bakarrik, desordenak eta mutinak baretzen zituen eta ez zuen, inolaz ere, [[India]] banatzerik nahi.
 
Bestalde, Musulmandar Ligak hinduek musulmanen gutxiengoa zapaltzen joango zirela uste zuen eta, banaketa zen soluzio bakarra, baina kontuan izan behar zen, era berean, hinduen ondoan, [[sikhismo|sikh]], [[budismo|budista]], [[kristautasun|kristau]], jain, [[parsi]] eta juduak ere bizi zirela eta horiek denak [[India]]ren batasunaren aldekoak ziren.
 
Mohammed Ali Jinnahek aldeko ugari zuen [[Mendebaldeko Punjab]]en, [[Sindh]], [[NWFP]] edo [[Ekialdeko Bengala]]n, hau da, gaur egun [[Pakistan]] eta [[Bangladesh]] osatzen duten gunean. Agintearen eskualdatzea izan zenean, Gandhik ez zuen gainontzeko indiarrek bezala prestatu eta bakar-bakarrik eman zuen eguna [[Kalkuta]]n.