Mendizorrotza (auzoa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
19. lerroa:
'''Mendizorrotza''' [[Gasteiz]]ko ([[Araba]]) auzoa da. Hiriaren hego-mendebaldean dagoen auzo handi bat da, eta bere baitan izaera propioa daukaten hainbat gune daude. Mendizorrotza, izatez, gaur egun izen bereko [[kiroldegi]]aren barruan dagoen mendixka bat da, izena bere forma zorrotzari zor diona. Mendizorrotzaren parez pare, Lasarteko atearen beste aldean, [[Mendizabala]] izeneko beste muinotxo bat existitzen da, hau ere horrela deitutakoa bere formaren ondorioz. Auzoak Batan izena ere jasotzen du, auzoa zeharkatzen duen ibaiak izen hori baitauka.
[[Fitxategi:Vista aèria de Mendizorrotza.jpg|thumb|left|400px|Mendizorrotzeko guneak]]
Izatez, banaketa administratibo honen baitan askotariko auzo-izaerak daude bilduta. Ekialdean, [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Unibertsitateen]] inguruko esparrua hezkuntza eta administrazio eraikinez beteta dago, eta bere giroa gazteen joan-etorriek baldintzatzen dute. Mendebalderago, familiabakarreko etxebizitzen etxadi txiki batek Gasteizko [[lorategi-hiri]]a osatzen du. Honen alboan eta Mendizorrotzeko kirolguneraino dagoen eremuan Batan errekak goi mailako etxebizitzen blokez osaturiko auzoa (hain zuzen, Batan auzoa honi deitzen zaio) egituratzen du. Batanen hegoaldean Mendizabala dago. Batanen eta trenbidearen artean, Frai Francisco Vitoria ibilbideak jauretxez betetako etorbide bat eratzen du. Hementxe daude [[lehendakari]]aren egoitza den [[Ajuriaenea]] jauregia, [[Arabako Arte Ederretako Museoa]] eta [[Arabako Arma museoa|Arabako Arma Museoa]], besteak beste. Hego-mendebaldean, Cervantes ibilbideak Gasteizko kirol eremu handiena zeharkatzen du. Hemen daude Mendizorrotza bera eta [[Vital Kutxa]]ren [[Estadio Fundazioa]]k hirian daukan kirol-esparru nagusia. Mendebalderago, [[GasteizGasteizko mendiak (mendilerroa)|Gasteiz mendiek]] eskualde horretan eratzen duten lehen muinotxoetako baten gainean, [[Uleta]] izeneko familiabakarreko etxebizitzen hiritartze modernoa dago, justu [[Armentia]] herriaren ondoan. Armentia bera ere Mendizorrotz auzoaren eremuan sarturik dago. Azkenik, auzo honen mugen barruan dago, baita ere, N-1 errepide zaharretik (orain N-102) iparraldera dagoen eremu handi bat. Lur hauek [[nekazaritza]]rako erabili izan dira 2006. urtea arte, baina egun [[Zabalgana|Zabalganeko]] auzo berrien kokaleku da.
 
== Biztanleria ==
48. lerroa:
 
== Kirola ==
Auzoak [[Mendizorrotza (futbol zelaia)|Mendizorrotzeko futbol zelaiari]] eta honen inguruan dagoen kirolguneari izena ematen dio. Futbol zelaiaren jabetza udalak daukan arren, [[Deportivo Alavés|Alaves]] futbol taldeak bertan jokatzen ditu bere partidak. 20.000 pertsona hartzeko tokia dauka.
 
Mendizorrotzeko kiroldegia [[Gasteiz]]ko kiroldegi handiena da. Igerilekuz eta bestelako kirol ekipamenduz horniturik dago: atletismorako pista, teniserako pistak, etab. Horrez gain, [[Ogeta pilotalekua]] ere bertan dago.