«Karbono-14 bidezko datazioa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Karbono-14 bidezko datazioa''' [[isotopo]] horren [[erradiazio]] naturalaren neurketaz baliatzen den datatzeko modu bat da, oso ohikoa duela 60.000 arteko [[karbono]]zko materialentzat ([[arkeologia aztarnategi|aztarnategi arkeologikoarkeologikoetan]]etan topatzen direnak).
 
[[Landare]]ek atmosferako [[karbono dioxido]]a (CO2) [[fotosintesi]]aren bidez materia organikoa bihurtzen duenean, [[karbono-14 bidezko datazioa|karbono-14ren]]ren kantitate txiki bat ere hartzen du, isotopo honek atmosferan duen maila bertsuan (badago alde txiki bat, baina laborategiko analisiei esker konpontzen ahal da). Landareak hildakoan edo beste izaki batzuek ([[gizaki]]ek edo [[animalia|animaliek]]) jandakoan, karbono-14ren kantitatea gutxitzen hasten da erritmo finkoan, isotopo horren [[desintegrazio erradioaktibo]]a dela eta. Lagin batean geratzen den karbono-14ren kantitatea eta atmosferatik hartuta egon beharko lukeena alderatzean ezagut daiteke laginaren adina.
 
Erradikarbonoaren bidezko datazio teknika hau [[Willard Libby]]k garatu zuen [[1949]]an [[Chicago]]ko unibertsitatean. Hori zela eta [[1960]]an [[kimikako Nobel Saria]] jaso zuen.
== Kalibrazioa ==
[[Fitxategi:radiocarbon dating calibration.svg|thumb|300px|right|Kalibrazio kurba datazio kurbarentzat<ref>Stuiver, M., Reimer, P. J. eta Braziunas, T. F. (1998) [http://depts.washington.edu/qil/datasets/uwten98_14c.txt Zehaztasun handiko karbono-14 bidezko datazioa lurreko edo itsasoko laginentzat]. ''Radiocarbon'', '''40''': 1127-1151</ref>.]]
Karbono-14ren bidez lortzen diren datak ezin dira zuzenean, landu gabe, egutegiko datatzat hartu, karbono-14ren maila atmosferan ez baita erabat konstante izan historian zehar. Maila honen gainean [[izpi kosmiko]]en indarrak du eragina, eta, azken hauen gainean, bere aldetik, [[Lurra]]ko [[magnetosfera]]k du eragina. Gainera, lurrean badaude karbonoren erreserba batzuk ([[ozeano]]etan edo [[harriarroka sedimentario|harri sedimentarioetan]]etan esaterako) elkarren artean karbonoa igortzen dutenak. Lurreko klimetako aldaketek alda ditzakete mugimendu horiek, eta, beraz, atmosferan dagoena ere.
 
Prozesu naturalengatik gertatu ziren aldaketa hauez gain, gizakien jarduerak ere eragina izan du karbonoaren mailaren gainean. [[Industria Iraultza]] hasi zenetik, karbono-14ren proportzioa jaitsi da CO2 erruz isuri baita atmosferara, erragai fosilen errekuntza dela medio. Nolanahi ere, atmosferako karbono-14ren maila ia bikoiztu zen [[1950eko hamarkada|1950eko]] eta [[1960ko hamarkada|1960ko hamarkadetan]], denbora laburrez, [[bonba atomikonuklear|bonba atomikoekin]]ekin egiten ziren probengatik.
 
Horiek horrela, metodo honek mugak ditu Industria Iraultza baino gazteagoak diren materialak neurtzerakoan.
252.705

edits