Poloniaren inbasioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Second World War Europe.png|thumb|300px|Alemanak eta sobietarrak Poloniaren inbasioan]]
'''Poloniaren inbasioa''' 1939. urtean gertatu zen: batez ere [[Alemania]] naziak eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunak]]k [[Polonia]] hartzeko egin zituzten ekintza militarrak, 1939. urteko irailaren 1etik urriaren 6ra bitartean, poloniar armada garaitu arte.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]] leherrarazi zuen lehenengo gertakaria izan zen, [[Adolf Hitler|Hitlerek]]ek, erasorik ez egitekotan [[Molotov-Ribbentrop ituna|Molotov-Ribbentrop Hitzarmena]] sobietarrekin sinatu eta astebetera, «[[Fall Weiss]]» operazioarekin antolatutako inbasioari ekin zionez: Poloniako iparraldetik, hegoaldetik eta mendebaldetik sartu ziren alemanak, ''[[Tximista Gerra|Blitzkrieg]]'' zeritzon eraso azkar eta bortitzen teknika erabiliz poloniarrak erraz garaituz, batez ere [[Bzurako bataila]]ren ostean. [[Frantzia]]k eta [[Erresuma Batua]]k, itunak eginda izan arren, ez zuten parte handirik hartu Poloniari laguntzen, eta horrek bide eman zuen Poloniak hain 'erraz' etsi behar izatera.
 
Sobietarrek, euren aldetik, irailaren 17an hasi ziren Polonia inbaditzen: [[Armada Gorria]] Polonia ekialdetik sartzen hasi zen. Poloniarrek defentsarako zituzten indarrak nahiko ez zirelakoan, tropa guztiak [[Errumania]]ko lurralde neutralera bidaltzea erabaki zuten.
 
Urriaren 2-5 bitartean [[Kock-eko bataila]]n poloniarrei garaituta, inbasio-kanpaina 1939. urteko urriaren 6an amaitu zen: Alemaniak eta Sobietar Batasunak Poloniako lur guztiak banatu eta eskuratu zituzten, [[Poloniako II. Errepublika]]ri amaiera emanez, nahiz eta Polonia formalki sekula errenditu ez. Urriaren 8rako, Alemaniak Poloniako mendebaldea eta [[Gdańsk|Danzig]] hiri askearen (gaur egungo [[Gdańsk|Gdansk]]) administrazioa erabakita zeukan. Bestalde, Sobietar Batasunak poloniar lurrak [[Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista|Bielorrusiako]] eta [[Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista|Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistetan]] sartu zituen, sobietartze-kanpainari ekinez.
 
Poloniarrek, euren aldetik, erresistentzia-mugimenduak abiarazi zituzten. Biztanleriaren %20 hil zen inbasioan, batez ere juduak.