«Kandido Saseta»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| jaiotza herrialdea = [[Euskal Herria]]
| heriotza data = [[1937]]ko [[otsailaren 23]]a<br />(32 urte)
| heriotza hiria = [[Irudi:Flag of the Second Spanish Republic.svg|23px]] [[Areces]], [[Asturiasko Printzerria|Asturias]]<br />
| heriotza herrialdea = [[Espainiako Bigarren Errepublika|Espainiako Errepublika]]
| etnia =
| datu gehigarriak =
}}
'''Kandido Saseta Etxeberria''' ([[Hondarribia]], [[Gipuzkoa]], [[1904]]ko [[abenduaren 13]]a - [[Areces]], [[Asturiasko Printzerria|Asturias]], [[1937]]ko [[otsailaren 23]]a) [[eusko gudariGudarostea|eusko gudaria]]a zen. Intendentzia kapitaina zen, militar profesionala, eta [[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJren]] agindupean jarri zen. Militar prestaketa zeukan [[abertzaletasun|abertzale]] bakarrenetakoa izan zen bertan.
 
== Bizitza ==
Ama Fructuosa Etxeberria [[Zegama|zegamarra]] zuen eta aita Anbrosio Saseta [[HondarribiHondarribia|Hondarribiko]]ko [[Biteri Eskolako]] maisua. Gainerako anai-arrebak ere herri horretan jaio ziren: Merzedes, Julia, Maria, Trinidad, Pablo, Martin eta Jose Migel. [[1920]]ko [[irailaren 9]]an [[AvilaÁvila|Avilako]]ko “Academia de Intendencia”n sartu zen. Ikasketak bukatu ondoren, [[ZeutaCeuta|Zeutara]]ra bidali zuten [[Taguesut]]eko biltegira. [[Rifeko gerra]]n parte hartu zuen, [[1924]] teniente izendatu zuten eta [[1926]]ko [[Xauen]]go operazietan goraipatu zuten. Geroago, [[Burgos]]era eta [[Tenerife]]ra bidali zuten eta [[1935]]ean kapitain izendatu zuten. [[1936]]an, [[Gasteiz]]en zegoela, altxamendu [[frankismo|frankista]] egin zuten zenbait militarrek. Saseta, garai hartan [[Gasteiz]]ko intendentziako kapitaina zen.
 
=== 1936ko Gerra Zibila ===
Frankisten oldarraldiak [[Donostia]]n harrapatu zuen. Inolako zalantzarik gabe, [[Jose Antonio Agirre]] lehendakariaren eta [[Eusko Jaurlaritza]]ren esanetara jarri zen. Izan ere, behar-beharrezkoa zuten Saseta. Errepublikaren aldera irmo lerratu zirenak gutxi ziren. Are gutxiago, euskal agintarien mende jardungo zuten militarrak.
 
[[Abuztuaren 5]]an iritsi zen [[Loiolako Santutegia|Loiolako Santutegira]] eta bertan Euzko Gudarostea antolatu zuen eta [[Zizurkil]]go [[Zarateko Bentan]], [[Belkoain]], [[Hernio|Ernio]], [[Lekeitio]], [[Kalamua]], [[Eibar]], [[Intxorta]], [[Ubide (Bizkaia)|Ubidea]] eta [[Itxaindio]]ko babes lerroak eratzen ibili zen. Bitan zauritu zuten: bata [[Andatza]]n ([[Andoain]]) eta [[Legutio]]n ([[Araba]]) bigarrena.
Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren osaketaren egunean, [[1936]]ko [[urriaren 7]]an, [[Jose Antonio Agirre]] Lehendakariarekin [[Gernikako JuntetxeaBatzarretxea|Gernikako Juntetxearen]]ren aurrean zeuden gudarien konpainiak ikuskatu zituzten.
 
[[Valentzia]]n zegoen Errepublikako gobernuak eskatuta [[AsturiasAsturiasko Printzerria|Asturiasera]]era abiatu zen.
Sasetaren karisma handia zela eta, [[EAJEuzko Alderdi Jeltzalea|EAJko]]ko Gudariez gain, [[Eusko Abertzale Ekintza|EAE-ANVANVkoek]]koek, [[PCEEspainiako Alderdi Komunista|PCEkoek]]koek, [[CNTLanaren Konfederazio Nazionala|CNTkoek]]koek eta [[PSOEespainiako Langile Alderdi Sozialista|sozialistek]] ere miresten zuten.
 
1937ko otsailaren 4ean komandante izendatu zuten eta handik hiru egunetara, [[otsailaren 7]]an, hiru euskal batailoi, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ-PNVPNVko]]ko 19. [[Amaiur Batailoia]], [[Eusko Abertzale Ekintza|EAE-ANVANVko]]ko [[Euzko Indarra]] eta [[PSOEEspainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEko]]ko [[Indalecio Prieto]], abiatu ziren Asturiasera Sasetaren agindupean, euskaldunen eta Eusko Jaurlaritzaren elkartasuna eta laguntza eskaintzera. Beraiekin batera Euskal Herriko [[CNTLanaren Konfederazio Nazionala|CNTko]]ko [[Isaac Puente Batailoia|Isaac Puente Batailoi]] anarkista eta EPKko[[ Perezagua Batailoi]] komunista abiatu ziren "Asturiasko Euskal Brigada" osatuz. Sasetako batailoiek [[Oviedo]] eta [[Galizia]] lotzen zituen errepidea moztu behar zuten.
 
[[Fitxategi:Kandido saseta 01.jpg|thumb|300px|left|Sasetari omenaldia [[Gernika-Lumo|Gernikan]]n, 2008ko apirilean.]]
 
Saseta brigari ez zioten Oviedo hartzeko baimenik eman eta errepidea moztea agindu zioten. Otsailaren 21ean operazioa hasi zen [[Nalón|Nalon]] ibaiaren beste aldea bonbardeatuz. Euzko Indarrak ezkerretik zeharkatu zuen ibaia; Amaiurrek erditik zeharkatu behar zuen, eta Prieto batailoiak eskubitik Areces herria hartzeko. Euzko Indarra eta Amaiurrek ez zuten arazorik izan eta, ibaia zeharkatu ondoren lerroan jarri ziren, baina Prieto batailoiko kideak, aldiz, atzeratu egin ziren zubia bi aldiz erori zitzaielako. Ez ziren lerroan jarri eta utzitako tartetik mairuak bere atzera pasa zuten gudariak inguratuz. [[Otsailaren 23]]an frankisten kontraerasoan, eta inguratutako tropak atakatik atera nahian egindako eraso batean, Sasetak bi granada hartuz, aginte postua utzi eta bere soldaduengana jo zuen. Saseta ikusterakoan hurbildu ziren eta etsaia konturatu zen agintari bat zela eta tirokatu zuten, hantxe bertan hil zuten Saseta komandantea. Berea eta berarekin hil ziren 80 gudarien gorputzak, ezin izan ziren berreskuratu.
 
Zirrara izugarria egin zuen euskal agintari eta gudarietan Sasetaren heriotzak. Euskal Herriko egunkarietan, [[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]], [[Eguna (egunkaria)|Eguna]], [[Euzkadi Roja]], [[Tierra Vasca-Eusko Lurra]], [[Gudari (1937ko aldizkaria)|Gudari]] eta abarretan, ohorezko aipamenak egin zitzaizkion. "Hainbeste maite gendun Saseta Loyolako gudalburu entzutetsua hil zaigu. (...) Gaztea, txikia, baña bikaña, bere irriparrezko aurpegiarekin. Gudalburu orren izena guda au sortu ta laister Euskadiko erri guztietan oso goraldua izan zan bere gizontasun eta bikaintasunagatik eusko-guda mendi oñetan. Gudari guzien itxaropen osoa beregan arkitzen zan", idatzi zuen [[KuirekaZiriako Andonegi|Kuireka Andonegik]]k Eguna egunkarian.
Bere ohoretan [[Saseta Batailoia]] antolatu zen.
 
[[Fitxategi:Homenaje a Candido Saseta en el ayuntamiento de Hondarribia (abril de 2008).jpg|thumb|300px|[[2008]]ko [[apiril]]ean Sasetaren jaioterria den [[Hondarribiko udaletxea]]n burututako omenaldia.]]
 
[[1937]]tik desagertuta egon ostean, [[2008]]ko [[martxoaren 14]]an bere gorpuzkina aurkitu zuten [[Areces]]en ([[Asturiasko Printzerria|Asturias]], [[Espainia]])<ref>[http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=26063 Candido Sasetaren gorpua aurkitu dute] ''Berria'', 2008ko martxoaren 14a</ref>. Sasetaren gorpuarekin batera, beste 80 edo 100 bat [[gudari]]ren gorpuak bertan zeudela uste zen, gehienak [[Eusko Abertzale Ekintza|EAE-ANVANVko]]ko militanteak.
 
Bakearen eta Berradiskidetzearen Aldeko IV. Gernika Saria eman zioten 2008ko apirilaren 26an. Egun berean [[Hondarribiko udaletxea|Hondarribiko Udalak]] omenaldia eskeini zion eta bere gorpuzkinei lurra eman zieten [[Hondarribia|Hondarribiko]] hilerrian.
 
== Bibliografia ==
252.705

edits