Itzulpengintza automatikoaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 5 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3231826 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
 
== Ikerketen aurrerapenak ==
[[1951]]n Massachusetts-eko Teknologia Institutuak ([[Massachusetts Institute of Technology|MIT]]) bere adituetako bati, [[Yehoshua Bar-Hillel]], soilik IAan aritzeko dedikazio esklusiboa eman zion. Urtebete geroago IAren lehenengo sinposioa antolatu zen hizkera kontrolatuak, azpi-hizketak, sintaxiaren beharra, edo gizakion esku hartzerik gabe aritzeko aukera bezalako gaiekin. Itzultzaile automatiko baten lehendabiziko agerpen publikoa [[1954]]an izan zen [[Georgetowngo Unibertsitatea]]n, [[IBM]]ren laguntza eta [[Leon Dostert]] ikerlariaren parte hartzearekin. Kontu handiz [[errusiera]]z zeuden 48 perpausa aukeratu eta [[ingeles]]era itzuli 250 hitzetako hiztegia eta 6 erregela gramatikalen bidez. Erakustaldiaren arrakasta baldintzatua nabarmena izan zen eta AEBetan aurrekontuen partida garrantzitsuak (gehienak Defentsa Ministerioak emanda) egon ziren errusiera, [[frantses]] eta [[aleman]]etik itzulpenak egiteko. Hasierako euforia unea izan zen "kalitate altuko itzulpen guztiz automatikoa" (''Fully Automatic High Quality Translation'', FAHQT) delakoaren helburua planteatzea eragin zuena. Hamarkada hartako garapen aitzindarien artean Georgetown eta Texas unibertsitateetakoak azpimarratu behar da, bertan egun oraindik diren sistema biren oinarriak ezarri ziren, "SYSTRAN" eta "METAL" hurrenez hurren.
 
== ALPAC txostena ==