«Kazirangako parke nazionala»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}}))
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
[[1908]]an sortu zen, eta Indiako interesgarrienetako bat da, [[errinozero]] adar-bakarrak (''Rhinoceros indicus'') bizi baitira bertan. Errinozero-mota hori galtzeko arriskuan dago, galtzeko arrisku handiena duten animalietako bat da.
 
Parkeak 42.900 ha-ko eremua du, eta [[Brahmaputra]] ibaiaren ezkerraldean dago. Garaiera txikiko ordokia hartzen du, batez beste itsas mailatik 76 m-ra, eta habitat zingiratsuak babesten ditu bereziki. Ibarreko landareen artean nagusiak [[anfibio]]ak dira, kariak (''Phragmites karna'') eta ''Saccharum'' generoko [[banbu]]ak, 6 m-tik gorakoak. Horrez gainera, hainbat errekaren bazterretan [[akazia]]-basoak daude. [[Ugaztun]]en artean, Indiako errinozeroez gainera, Asiako [[elefanteelephantidae|elefanteen]]en (''Elephas indicus'') eta [[afrikar bufalo|bufalo]] basatien samaldak (''Bubalus bubalus'') bizi dira bertan, eta horiez gainera zingira inguruetako ugaztun bereziak daude, Indiako [[amerikar bisoi|bisoia]]a, hainbat [[orein]]-mota, kokondoetako [[hartz]]ak eta Himalaiako hartz beltzak, hainbat [[txerri|zerri]] basati, bereziki basurde pigmeo berezia (''Sus sylvanus''). [[Primate]]en artean [[makako]]ak eta [[langur]]ra (tximino handia, ile beltzekoa, eta aurpegian ile luzea duena) dira nagusiak. [[Hegazti]] ugari daude, mota desberdin askotakoak, baina aipagarrienak hauek dira: [[arrano]] arrantzalea, Pallaseko [[pigargo]]a, hainbat [[zikoin]]a-mota eta uretako beste hegazti batzuk, hala nola, [[lertxun]] beltza.
 
== Erreferentziak ==
252.705

edits