Pistatxondo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
|status_system = IUCN3.1
|taxon = Pistacia vera
|authority = [[Carolus LinnaeusLineo|L.]]
}}
 
14. lerroa:
Pistatxondoak 10 m inguruko garaiera izaten du. [[Hosto]] [[pinatu]]ak ditu, 10-20 cm-koak, zeinak askatu egiten baitira adarretatik ondu ondoren. Basamortuko landarea denez, ongi jasaten ditu lurzoru gaziak, eta gauza da muturreko tenperaturetan bizitzeko —neguan, 10 °C zero azpitik, eta, udan, 40 °C—. Eguzkira begira egon behar du, eta lurzoru drainatuan. Izan ere, ez da ongi garatzen hezetasun handiko lekuetan, eta [[sustrai]]ak usteldu egin daitezke, ur gehiegi izanez gero. Uda luzeak komeni zaizkio, fruituak behar bezala ondu daitezen.
 
Landareak [[dioiko]]ak dira, hau da, zuhaitz batzuk arrak dira, eta beste batzuk, emeak. Zuhaitz ar batek polen aski ematen du zortzi-hamabi zuhaitz eme polinizatzeko. [[Lore]]ak [[petalogabe]]ak dira, [[sexubakar]]rak eta [[luku-era]]koak. Fruitua [[drupa]] bat da, zeinak [[hazi]] luzexka bat baitu barruan: [[pistatxopistatxondo|pistatxoa]]a, jateko fruitua. [[Fruitu]]aren kanpoko [[oskol]]a gogorra da, zuri-marroixka. Haziak malba koloreko azal fin bat du; mamia, berriz, berde argia da. Fruitua umotzen denean, oskolak kolore hori-gorrixka hartzen du, eta bat-batean hautsi eta irekitzen da, zati batean. Oskol-hauste horri [[dehiszentzia]] deritzo, eta entzuteko moduko soinua egiten du. Pistatxondo bakoitzak, batez beste, 50 kg hazi ematen du bi urtean behin.
Zazpi-hamar bat urte behar dira pistatxo-produkzio ederra izateko. Pistatxondoa bi urtez behingoa da; hortaz, uzta hobea izaten da hirugarren urtean. Zuhaitzak 20 urte inguru dituenean lortzen da ekoizpen handiena.