«Ferenc II.a Rákóczi»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}}))
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Ferenc II.a Rákóczi''' ([[Borša|Borsi]], [[Hungariako Erresuma]], gaur egun [[Eslovakia]], [[1676]]ko [[martxoaren 27]]a - [[Tekirdağ|Rodosto]], [[Otomandar Inperioa]], [[1735]]ko [[apirilaren 8]]a), [[1704]] eta [[1711]] artean [[Transilvania]]ko printzea izan zen. Gaur egun, [[Hungaria]]ko heroi nazionala da.
 
[[Ferenc I.a Rákóczi]]ren hilondoko semea zen. [[1688]]an [[Austria]]ra eta, ondoren, [[Bohemia]]ra eraman zuten, giro [[magyar]]retatik urruntzeagatik, baina [[1694]]an [[Hungariako Erresuma|Hungariara]] itzuli eta austriarren aurkako borrokara bultzatu zuten hango nobleek. [[Espainiako Ondorengotza Gerra]]ren garaian ([[1700]]), [[HabsburgotarHabsburgo]]reitarrei eraso zien [[Frantziako Erresuma|Frantziak]] lagunduta, baina preso hartu zuten ([[1701]]). Ihes egin eta [[Polonia]]n babestu zen bi urtez. [[1703]]an Hungariara itzuli eta [[Laborarien Matxinada]] gidatu zuen austriarren aurka. Garaipen batzuk lortu zituen hasieran, baina, frantsesen aldetik laguntzarik jasotzen ez baitzuen, [[Szatmárko Bakea]] hitzartu behar izan zuen [[Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Leopoldo I.a]] enperadorearekin [[1711]]n. Erbestera jo behar izan zuen ondoren. Polonian eta Frantzian egon ondoren, [[1717]]an [[Konstantinopla]]ra jo eta austriarren aurkako armada antolatzeko agindua jaso zuen sultanarengandik. Austriarren eta frantsesen arteko bakea hitzartua zen dagoeneko, eta sultanak gerrarako asmorik ez zuela eta, atzera jo zuen Ferenc II.ak. Turkian eman zituen azken urteak.
 
== Erreferentziak ==
252.705

edits