Kartografia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Mediterranean chart fourteenth century2.jpg|right|thumb|250px|[[Mediterraneoa|Mediterranear itsasoaitsasoaren]]ren [[mapa nautiko]] bat, XIV. mendekoa]]
 
'''Kartografia''' ([[greziera]]tik, ''chartis'' = mapa eta ''graphein'' = idatzi) [[mapa]] [[geografia|geografikoak]] egitearen zientzia eta praktikari deritzo. Zientzia, [[estetika]] eta teknika konbinatuz, kartografiaren oinarrizko ideia da errealitatea moldatu egin daitekeela informazio espaziala modu eraginkorragoan komunikatzeko.
15. lerroa:
Gaur egun oraindik existitzen den maparik zaharrena [[Euskal Herria]]n aurkitutako bat izan daiteke. Hain zuzen, [[Abauntz]]en ([[Arraitz (Ultzama)|Arraitz]], Nafarroa) K. a. 13.600 urtekoa dela datatu den mapa bat identifikatu zen<ref>P. Utrilla, C. Mazoa, M.C. Sopenaa, M. Martínez-Beaa and R. Domingo. [http://www.sciencedirect.com/science?_ob=ArticleURL&_udi=B6WJS-4WTHB1P-1&_user=10&_coverDate=08%2F31%2F2009&_rdoc=1&_fmt=high&_orig=search&_sort=d&_docanchor=&view=c&_acct=C000050221&_version=1&_urlVersion=0&_userid=10&md5=46dfb787b35a72e29b1216e2508afac6 A palaeolithic map from 13,660 calBP: engraved stone blocks from the Late Magdalenian in Abauntz Cave (Navarra, Spain)], Journal of Human Evolution Volume 57, Issue 2, 2009ko abuztua, 99-111 orr.</ref> Mapa hau Madeleine aldikoa litzateke eta hura aurkitu zen leizeko inguruneak irudikatzen omen ditu.
 
Anatoliako etxe bateko horma batean aurkitutako margoa antzinako [[Çatal Höyük|Çatalhöyük]] anatoliar hiriaren irudikapen bat izan baitaiteke<ref>Robert Kunzig. [http://findarticles.com/p/articles/mi_m1511/is_5_20/ai_54432963 A Tale of two obsessed archeologists, one ancient city, and nagging doubts about whether science can ever hope to reveal the past], Discover Magazine, 1999ko maiatza.</ref><ref>Stephanie Meece. [http://www.dspace.cam.ac.uk/handle/1810/195777 A bird’s eye view - of a leopard’s spots. The Çatalhöyük ‘map’ and the development of cartographic representation in prehistory], Anatolian Studies, 56:1-16, 2006.</ref>. Irudi hau Kristo aurreko 7. milurtekokoa omen da. Antzinako beste mapa batzuen adibide dira K.a. 1600. urteko zibilizazio minoikoko hormirudi bat, itsasertzeko herri bat erakusten duena perspektiba oblikuo batetik hartuta eta [[BabiloniaBabiloniar Inperioa|Babiloniako]]ko [[Nippur]] hiriaren mapa bat, K. a. XVI. eta XII. mende artekoa<ref>http://www-oi.uchicago.edu/OI/PROJ/NIP/PUB93/NSC/NSCFIG7.html The Nippur Expedition</ref>.
 
[[Antzinako Grezia]]n eta [[Erromatar Inperioa]]n mapak sortu zituzten K. a. VI. mendetik hasita, [[Anaximandro]] izanik lehena. Kristo aurreko II. mendean [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeok]]k kartografiaren inguruko tratatu ospetsua, ''[[Geographia]]'' izenekoa, idatzi zuen<ref>J. L. Berggren, Alexander Jones. ''Ptolemy's Geography By Ptolemy'', Princeton University Press, 2001 ISBN 0-691-09259-1</ref>. Lan honetan agertu zen Ptolomeoren munduko mapa, garai haietan ezagutzen zen mundu ezagunaren mapa alegia. Kristo ondoko 700. urtean arabiarrek geografo greziarren lanak arabierara itzultzeari ekin zioten.
 
[[Txinako historia|Antzinako TxinaTxinan]]n, geografiari lotutako literatura K.a. V. mendean hasi zen. Mapa txinatar zaharrenak [[Qin estatua]]n sortutakoak dira. ''Xin Yi Xiang Fa Yao'' liburuan [[Su Song]] zientzialari txinatarrak izarren lehen mapa argitaratu zuen 1092. urtean. Hau da, hain zuzen, inprimatuta existitzen den izarren maparik zaharrena.
 
[[India]]ko kartografia-formarik goiztiarrenak legendazko margoak dira, Indiako olerkigintza epikoan, esaterako ''[[Ramayana]]'' lanean, deskribatutako kokapenen mapak.
34. lerroa:
 
== Aldaketa teknologikoak ==
[[Fitxategi:Fernão Vaz Dourado 1571-1.jpg|thumb|left|1571ko [[Gerhard Mercator|Mercator]] aurreko mapa nautiko bat, [[Fernão Vaz Dourado]] (c. 1520-c.1580) kartografo portugaldarrarena. ''Mapa plano'' motakoa da, hau da, behatutako latitudeak eta norabide magnetikoak zuzenean planoan marraztu dira, eskala konstantearekin, Lurra planoa balitz bezala.]]
 
Kartografian, teknologia aldatuz joan da denboran zehar mapa-egile eta mapa-erabiltzaileen belaunaldi berrien eskakizunak betetzeko. Lehen mapak eskuz egin ziren pintzelekin [[pergamino]] gainean; horren ondorioz, kalitate askotakoak ziren eta haien hedapena mugatua zen. Tresna magnetikoen sorrerak, esaterako iparrorratza, mapa zehatzagoak sortzea ahalbidetu zuen.
 
Tresna mekanikoetan egindako aurrerapenek, esaterako [[inprimatzeko makina|inprenta]], [[koadrante (tresna)|koadrantea]] eta [[vernier]]ra asmatu izanak, mapak modu masiboan sortzea eta erreprodukzio zehatzak egitea ahalbidetu zuten. Teknologia optikoari esker ([[teleskopio]]a, [[sestante]]a, etab.) Lurra zehaztasun handiagoz behatzeko balio izan zuten eta mapa-egileek eta nabigatzaileek beren kokapenaren [[latitude]]a errazago jakin ahal izan zuten [[Ipar-izarra]]rekiko eta [[Eguzkia]]rekiko zuten angelua neurtuz.
 
Teknologia kimikoan egin diren aurrerapenen ondorioz, esaterako [[litografia]] eta [[argazkigintza]], xehetasun gehiago dituzten eta hezetasuna eta eguraldia hobeto jasaten duten mapak sortu ahal izan dira. Mapak grabaketa bidez sortu beharra saihestu ahal izan da, eta horrela mapak egiteko behar den denbora laburtu.
44. lerroa:
XX. mendean teknologia elektronikoan egon ziren aldaketek beste iraultza bat ekarri zuten kartografiara. [[Ordenagailu]]ak eta hari lotutako [[hardware]]ak (monitoreak, plotterrak, inprimagailuak, eskanerrak) eta [[software]]ak asko hedatu dute mapen sorrera. Kokapen espazialaren arabera aldatzen diren aldagaiak mapen gainean jartzeko ahalmenari esker, erabilera berriak eta industria berriak sortu dira potentzial hauek arakatu eta ustiatzeko.
 
Gaur egun kalitate handiko mapa komertzialak hiru mota hauetako softwarearekin egiten dira: [[geografia-informazioko sistemagIS|geografia-informazioko sistemekin (GIS)]] batez ere, baina baita [[ordenagailuz lagundutako diseinu|ordenagailuz lagundutako diseinu (CAD)]] motako aplikazioekin eta ilustraziorako softwarearekin ere. Informazio espaziala [[datu-base]]etan gordetzen da. Tresna hauek mapa dinamiko eta interaktiboak sortzea ahalbidetzen dute.
 
== Mapa-motak ==