«Fauvismo»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 4 urte
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
== Fauvismoaren ezaugarriak eta eraginak ==
Fauvisten arteko lotura eta ezaugarri nagusia kolore biziak erabili izana da, bere garaiko jende asko asaldatu zuen ezaugarria hain zuzen ere. Koloreak beren horretan ezartzen zituzten koadroan: gorriminak, horiak, herdeakberdeak Vlaminckek; gorriak eta urdinak Derainek; laranjak eta ubelak Matissek eta Manguinek. Denek ez zuten margo eskala bera erabiltzen, baina denek erabili zituzten kolore bizi horiek, aldez aurretik azterketa sakonak egin ondoren, batez ere [[Paul Gauguin|Gauguinen]] eta Van Goghen obran. Koloreak balio adierazkor bat zuen haientzat, eta zirrarak adierazteko erabiltzen zuten mugimenclua irudikatzeko bezainbat.
 
Plano margotuen kontrakotasunaren bidez mugimendua eta sakonera iradokitzen zuten. Hori da, inondik ere, fauvistek egin zuten ekarpenik emankorrena. Fauvismoa bukatu ondoren ere, pintore haiek margoen ezaugarri hori sakontzen jarraitu zuten, eta alderdi horretan pintura abstraktua zordun zaio fauvismoari. Esan izan da fauvistak, margoez liluraturik, guztiz axolagabeturik zeudela marrazkiaz eta irudien antolamenduaz. Egia da hori ez zela haien kezka nagusia. Berariaz marraztu zuten marrazkera soilaz eta are batzuetan traketsaz, nahiz Matisse eta Dufy, adibidez, marrazkilari bikainak ziren.
Anonymous user