Pierre-Joseph Proudhon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 88.25.122.13 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Marklar2007 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
11. lerroa:
Parisen hartu zuen berriz ere bizilekua, eta [[1848]]ko iraultzan parte hartu zuen. 1849an atxilotu zuten [[Napoleon III.a]]ri egin zizkion kritikengatik. Espetxean zegoela, ''Idée générale de la révolution au XIX<sup>ème</sup> siècle'' (1851, ''XIX. mendeko iraultzako ideia nagusia'') obra idatzi zuen; obra horretan, estatu nazionalik gabeko eta mugarik gabeko gizarte federal baten ikuspegia eman zuen, aginpidea komunitateen edo herrietako elkarteen esku utziko zuena, eta [[autogestio]]aren bidez gobernatuko zena.
 
Bestalde, bortxakeriaren kontrakoa zen. Proudhonen ustez, [[etika]]ren aurreramenduak berak bultzatuko zuen gobernuen desagertzea. Burgesen eta langileen arteko batasunaren alde agertu zen, eta komunistek atzerakoitzat jo zuten. [[1852]]. urtean aske geratu zen, poliziaren begiradapean bizi behar izan zuen arren. ''De la justice dans la révolution et dans l´église'' obran (1858, ''Justizia iraultzan eta Elizan'') [[Eliza (argipena)|Eliza]] gaitzetsi zuen, eta haren ondorioz [[Brusela]]ra erbesteratu behar izan zuen.
 
Sei urte geroago Parisa itzuli zen, eta ''Du principe fédératif'' (1863, ''Federazioaren printzipioa'') obra argitaratu zuen, bere ideia politikoak biltzen zituen obra, hain zuzen. Mikhail Bakunin anarkistak urte batzuk geroago esan zuen bezala, Proudhon anarkisten maisua izan zen.