Harald V.a Norvegiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
20. lerroa:
'''Harald V.a''' ([[1937]]ko [[otsailaren 21]]a - ) [[Norvegia]]ko egungo erregea da, [[1991]]ko [[urtarrilaren 17]]tik. [[Olaf IV.a Norvegiakoa|Olaf IV.aren]] ondoren (1370ean jaioa), Norvegian bertan jaiotako lehen erregea da. Estatu buru izateaz gain, [[Norvegiako Eliza]]ren eta Norvegiako Armadaren burua ere bada.
 
[[Olaf V.a Norvegiakoa|Olaf V.aren]] eta [[Marta Suediakoa]]ren semea, [[Akershus]]eko jauregian jaio zen, bere aitona [[Haakon VII.a Norvegiakoa|Haakon VII.a]] errege zela. Bere aita printze oinordekoa zen, eta arreba nagusi bi zituen: [[Ragnhild Norvegiakoa|Ragnhild]] eta [[Astrid Norvegiakoa|Astrid]] printzesak. Garai hartan Norvegiako errege familia [[Lege Salikoasalikoa|Lege Salikoaren]]ren menpe zegoenez, emakumeek ezin zuten erregetza hartu, eta, ondorioz, bere aitaren ondorengo bezala hezi zuten.
 
[[1940]]an, [[Hirugarren Reicha|Alemania Naziak]] Norvegia erasotzean, familiak ihes egin behar izan zuen bere egoitzatik. [[Haakon VII.a Norvegiakoa|Haakon erregea]] eta [[Olaf V.a Norvegiakoa|Olaf printze oinordekoa]] Norvegiako iparraldean babestu ziren, eta [[Marta Suediakoa|Marta printzesak]] bere hiru seme-alabekin [[Suedia]]ra ihes egin zuen. Ostean, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetara]] joan ziren, eta [[Washington]]en bizi izan ziren gerra bukatu arte. Bien bitartean, erregea eta printze oinordekoa, Norvegiako erbesteko gobernuarekin batera, Londresen izan ziren. [[1945]]ean, gerra amaitzean, itzuli ziren guztiak Norvegiara.