«Arturo (izarra)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}}))
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
}}
{{Starbox end}}
'''Arturo''' edo '''Arcturus''' (Alfa Bootis / α Boo / 16 Bootis) [[gau]]eko zeruko hirugarren izarrik dirdiratsuena da 0,04ko [[magnitude bisual]]arekin [[Sirius]] (α Canis Majoris) eta [[Canopus (izarra)|Canopus]] (α Carinae) izarren ondoren. [[Alpha Centauri|Alfa Centauri]] osatzen duten bi izarrak batera hartuz gero, begi hutsez ikusi ezin direnak, Arturo laugarren izarrik dirdiratsuena izatera pasatzen da. Beraz, ipar [[zeru hemisferio]]ko izarrik dirdiratsuena da. Bere konstelazioa [[Boötes]], Idizaina, da. [[Tokiko Izararteko Lainoa]]n dago.
 
== Etimologia eta historia ==
Arturo izena antzinako [[greziera]]zko Αρκτοῦρος (''Arcturus'') hitzetik dator, "hartzaren zaindaria" esan nahi duena, eta [[Ursae Majoris|Hartz Nagusia]] eta [[Ursae Minoris|Hartz Txikia]] konstelazioekin lotua dago hauengandik hain hurbil egonda. Arabieraz '''As-Simak ar-Ramih''' (السماك الرامح) izena jasotzen du, "lantza daramanaren hanka" edo "lantza daraman noblea" esan nahi duena. Izen honek, iraganean erromatartua, '''Aramec''' eta '''Azimech''' izenak sorrarazi ditu, gaur egun zaharkituak daudenak. Arabierazko beste izen bat '''Al-Harith as-Sama''' ((الحارس السماء) da, "zeruko zaindaria" esan nahi duena.
 
[[Antzinako Egipto]]n, dirudienez, ''Smat'' bezala ezagutzen zen, "erreinatzen duena" edo "gobernatzen duena", baita ''Bau'' bezala ere, "datorrena" [[K. a. XV. mendea|K. a. XV. mendeko]] egiptoar egutegi astronomiko batek Arturo [[Antares]]ekin (α Scorpii) lotzen du ''Menat'' izeneko zeru irudi handi batean. Egileren batzuentzat gurtza astroetako bat zen [[Nilo]]ko tenpluetan eta [[Italia]]ko [[Ancona]] hiriko [[VenusArtizarra|Venusen]]en tenpluan.
 
[[Astronomia]] [[hinduismo|hinduan]] Svātīren [[nakshatra]]ri dagoki, zerua banatzen den jauregietako bat, han Nishṭya (kanpoan) ere deitzen zitzaion, ziur asko zodiakotik urrun duen iparraldeko kokapenagatik. [[TxinaTxinako Herri Errepublika|Txinan]]n '''Ta Kiō''' ([[adar (argipena)|adar]] handia) bezala ezagutzen zen, gertuko lau izar txiki '''Kang Che''' (lehortearen lakua) ziren bitartean.
 
== Ezaugarri fisikoak ==
252.705

edits