Notre Dameko Unibertsitatea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:University of Notre Dame lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Notre Dame du Laceko Unibertsitatea''', soilik '''Notre Dameko Unibertsitatea''' bezala ezagutua, [[AEBAmeriketako Estatu Batuak|AEBetako]]etako [[unibertsitate pribatu]] bat da, katolikoa [[Gurutze Santuko Kongregazioa|Gurutze Santuko Kongregaziokoa]], [[AEBAmeriketako Estatu Batuak|AEBetako]]etako [[Indiana]] estatuko [[Notre Dame (Indiana)|Notre Damen]] dagoena.
 
== Historia ==
Unibertsitatea [[1842]]ko [[azaroakazaroaren 26|azaroak 26an]]an sortu zen '''Notre Dame du Lac''' izenarekin, [[frantses]]ez '''Lakuko Gure Andrea''' edo '''Lakuko Andre Maria''' esan nahi duena, unibertsitatea sortu zuten frantziar jatorrikoa zen Gurutze Santuko [[kongregazio erlijioso]]ko fraideek [[unibertsitate]]a eraikiko zen eremuaren barnean laku bat aurkitu baitzuten. Benetan, bi laku daude, baina, elezaharrak dioenez, negua zen tokia lehen aldiz bisitatu zutenean, eta lakuak izoztuta zeudela eta guztia elurtuta zegoela kontutan hartuta, laku bakar bat zela pentsatu zuten. Dirudienez, [[potawatomi]] tribuko indiarrek neurri handi batean lagundu zuten unibertsitatea garatzen, Gurutze Santuko kongregazioko anaiekin elkarlanean.
 
== Ikasle bizitza ==
Notre Dameko Unibertsitatea unibertsitate katoliko bat da alde guztietatik. [[Maria|Andre Maria]] Birjinaganako gurtza etengabe nabarmentzen da, eta bere irudiak koroatzen du eraikin nagusiko [[kupula]]. Unibertsitate bizileku guztiek [[kapera]] bat dute, eta gela guztietan dago gurutze bat. Ikasleen %80 baino gehiago katoliko praktikanteak dira. Hala ere, eztabaida handia eragin zuen [[Barack Obama]] presidenteari [[2009]]ko [[maiatzakmaiatzaren 17|maiatzak 17an]]an [[honoris causa]] [[doktoretza]] bat eman izanak. Notre Dameko errektorea zen John I. Jenkins Aitak, Obamari emandako sariak bere aukeraketa historikoa eta pobreziaren aurkako bere borroka programa errekonozitu nahi zuela adierazi zuen. Alabaina, katoliko ugarik saria abortoaren bultzatzaile sutsua zen bati eman izanagatik protestatu zuten (presidentetza hartu bezain pronto hartu zuen lehen neurrietako bat atzerrian abortoa sustatzeko finantzazio federalari betoa kentzea izan zen). 50 estatubatuar gotzain eta 300.000 hiritar baino gehiago Obama saritua izatearen aurka agertu ziren, eta Mary Ann Glendon estatubatuar enbaxadore ohiak, intelektual ospetsua eta [[Harvard Unibertsitatea|Harvarden]]en Zuzenbide irakaslea zena, unibertsitateko Laetare Medal domina jasotzeari uko egin zion, Obama gonbidatua zegoen zeremonia berean eman zitzaiona.
 
== Kanpusa ==
14. lerroa:
Artikulu nagusia: [[Notre Dame Fighting Irish]]
 
Notre Dame lehen mailako potentzia bat da [[NCAAko I. Dibisioa]]n. Txapelketa nazionalak lortu ditu emakumezkoen [[saskibaloi]]an ([[2001]]), emakumezkoen futbolean ([[1995]], [[2004]]), gizonezkoen [[eskrima]]n ([[1977]], [[1978]] eta [[1986]]), emakumezkoen eskriman ([[1987]]) eskrima mistoan ([[1994]], [[2003]], [[2005]]), gizonezkoen [[golf]]ean, gizonezkoen [[tenis]]ean eta gizonezkoen [[cross]]ean. Baina talderik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, [[amerikar futbol|futbol amerikaramerikarrekoa]]rekoa da, 13 titulu nazional lortu dituena ([[1924]], [[1929]]), [[1930]], [[1938]], [[1943]], [[1946]], [[1947]], [[1949]], [[1953]], [[1966]], [[1973]], [[1977]] eta [[1988]]). Estadio Unibertsitarioan jokatzen du, 80.795 ikuslerentzako tokia duena eta partida guztietan sarrera guztiak saltzen dituena.
[[Fitxategi:Notre-dame-stadium.jpg|thumbnail|derecha|300px|Futbol amerikar estadioa.]]