Robert Ader: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Robert Ader''' (1932-2011) [[psikologia|psikologo]] estatubatuarra izan zen, [[Nicholas Cohen]] immunologoarekin batera [[Psikoneuroimmunologia]]ren aitatzat jotzen dena. [[New York]]en jaio eta ''Rochester Medical Center''-eko unibertsitateko irakasle emeritua izan zen.
 
1957.urtean bere lehenengo lanak argitaratu zituen, eta XX. mendeko 70eko hamarkadaren hasieran saguekin egindako esperimentu ospetsuak plazaratu zituen, [[erreflexu]] baldintzatu batek animalien [[immunitate-sistema]]ren gain eragiten zuela argi eta garbi frogatzen zuena. Esperimentu horietan oinarriturik [[nerbio-sistema]] eta [[immunitate-sistema]]ren arteko lotura estua azpimarratu zuen Ader-ek, psikoneuroimmunologiaren nondik-norakoak ezarriz.