Julia Basilika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
'''Julia Basilika''' ([[latin]]ez ''Basilica Iulia'') [[Erromatar foroa|Erromatar foroaren]] hegoaldean dagoen tenplua da. Mendebaldean ''Vicus lugarius''arekin muga egiten du, [[Saturno (mitologia)|Saturnoren]] tenplutik banandurik, eta ekialdean ''Vicus Tuscus''ekin, [[Kastor eta Polluxen tenplua|Kastor eta Polluxen tenplutik]] banantzen duena.
 
[[Julio Zesar]] hasi zen eraikitzen [[K. a. 54]]an, eta beragandik hartu zuen izena, lehenago [[K. a. 169]]an eraikitako Senproniar Basilikak zuen tokian: hau Gaio eta Tiberio [[plebearen tribuno]]en aita [[Tiberio Grako]]k eraikia izan zen, bere aldetik basilika eraikitzeko [[Eszipion Afrikarra|Publio Kornelio Eszipion Afrikarraren]] etxea eta ''Tabernae Veteres'' direlakoen denda batzuk boteaz. Tokia garbitzeko, Zesarrek, gainera, hizlarien tribuna, Erromatar foroaren mendebaldeko muturrera eraman behar izan zuen. Julia Basilika [[Zesar Augusto|Augustok]]k amaitu zuen, baina su hartu zuen [[K. a. 14]]an, eta enperadore berak berreraiki zuen, bere seme adoptiboak ziren Gaio eta Luziori eskeinirik [[12]]an. Karino enperadorearen garaian, [[283]]an, beste sute batek hartu eta honen ondorengoa izan zen [[Diokleziano]]k berreraiki zuen. Beste suntsipen partzial bat izan zuen [[Alariko I.a|Alarikoren]]ren arpilaketaren garaian, [[410]]ean, eta oraingo honetan Gabino Vetio Probiano hiri prefektuak berreraiki zuen.
 
Zentunbiroen epaimahaiaren egoitza gisa funtzionatzen zuen, ehun ta larogei epaile, lau epaimahaiak batuta zeuden epaile kopurua zena.