Namibia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t «Coat_of_Arms_of_Namibia.svg» fitxategiaren ordez «Coat_of_arms_of_Namibia.svg» jarri da (eragilea: Ymblanter; arrazoia: File renamed: File renaming criterion #6: Harmonize file names of a set of images...
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
40. lerroa:
| oharrak = <sup>1</sup> Namibiar dolarra eta [[hegoafrikar rand]]a kotizaziokideak dira eta biak erabil daitezke Namibian.
}}
'''Namibia''', ofizialki '''Namibiako Errepublika''' (''Republic of Namibia'' [[ingeles]]ez), hegoaldeko [[Afrika]]ko estatua. Iparraldean [[Angola]] eta [[Zambia]], ekialdean [[Botswana]] eta hegoaldean [[Hegoafrika]] mugakide ditu. Mendebaldean [[Ozeano AtlantikoAtlantikoa]]a du.
 
Hiriburua [[Windhoek]] da.
47. lerroa:
[[Fitxategi:Namibia sat.png|thumb|left|170px|Namibia satelite irudian]]
[[Fitxategi:SAC Namibia-desert-1.jpg|thumb|left|170px|Namibiako desertua]]
Namibiako paisaia nagusiki erdialdeko lur garaiez osaturik dago, [[Brandeberg]] mendigunea punturik garaiena (2.606 metro) dela. Erdiko [[goi -ordoki|goi ordokia]]a iparraldetik hegoaldera zabaltzen da, [[Namib]] basamortua eta haren itsasertzeko lautadak mendebaldean, [[Orange ibaia]) hegoaldean eta [[Kalahari]] basamortua ekialdean dituela.
 
Ipar-ekialdeko lursail nabarmen bat, Capriviko Zerrenda, [[Zambezi]] ibaira iristeko [[Alemaniar Inperioa]]ren korridore estuaren aztarna da. Estatuko erdialdean dagoen Windhoek hiriburuaz gain, Walvis Bay eta Swakopmund portu-hiriak, Oshakati, Grootfontein, Tsumeb eta Keetmanshoop hiri garrantzitsuenak dira.
 
Namibiako [[klima]] [[Basamortuko klima|basamortukotik]] [[Klimaklima tropikalatropikal|tropikalera]] aldatzen da. [[Uda]] (urritik apirilera) euri-sasoia da: bero handia (gau freskoak) barnealdean eta tenperatura askoz atseginagoak itsasertzean. Hegoalderantz abiatzen den neurrian euri-sasoia gero eta urriagoa da. [[Negu]]a (maiatzetik irailera) lehor-sasoia da: egunez tenperatura atseginak dira eta gau freskoak dira beti.
 
=== Orografia eta hidrografia ===
61. lerroa:
== Biztanleak eta gizartea ==
[[Fitxategi:Herero_women.jpg|thumb|left|300px|Herero emakumeak]]
Namibiako biztanleria, batik bat, iparraldean kontzentratzen da, euri gehien egiten duen aldean. [[Bantu]] familiako etniak dira jendetsuenak: [[ovanbo]]ak, [[kavango]]ak eta [[herero]]ak. [[Nama]]k [[hotentote]]ak dira jatorriz, eta beste herri bat dute mendean, erdi esklabotasunean: damara herria. [[Damara]]k beren nagusien hizkuntzan mintzatzen dira, [[nama]]z, alegia. [[BoskimanoSan herria|Boskimanoak]]ak dira Namibiako etnia antzinakoena, nahiz eta, gaur egun, oso gutxi diren. Botswanako boskimanoekin batera, boerrek sarraskitu zituzten Afrika hegoaldeko lehen biztanle haien azken ondorengoak dira. [[Khoisan]] familiako klik hizkuntzez mintzatzen dira (baita hotentoteak ere), eta egungo boskimanoen arbasoak ziren Namibiako labarretako pintura ospetsuen egileak. Arraza zurikoak 100.000 inguru ziren independentziaren aurretik, eta gehienak Namibian geratu ziren. Kolono alemaniarren, afrikanerren eta britainiar jatorriko hegoafrikarren ondorengoak dira. Adin egiturari dagokionez, 0-14 urte bitartekoak biztanleen % 44 dira, 15-64 urte bitartekoak % 52, eta 65 urtez gorakoak % 4 besterik ez. Bizi itxaropena oso laburra dute, batez beste, namibiarrek: gizonezkoek 41 urtekoa eta emakumezkoek 40koa. Emankortasun indizea 4,9 haurrekoa da emakumeko. Biztanle dentsitatea oso eskasa da: 2 biztanle km<sup>2</sup>-ko.
 
== Historia ==
{{sakontzeko|Namibiako historia}}
[[Fitxategi:Lion Twyfelfontein Namibia.JPG|left|200px|thumb|Antzinako San edo Boskimanoen labar artea]]
[[K. a. 3. milurtekomilurtekoa|K. a. 26.000an]] [[boskimanosan herria|boskimanoen]]en (Namibiako lehen biztanleak) aitzinekoek labar-pinturak egiten zituzten, Afrikako antzinakoenak. Mendeetan zehar [[migrazio]] ugari egon ziren, hasieran [[khoisan]] [[etnia]]koak eta gero [[bantu]] etniakoak (gaur egungo biztanleriaren gehiengoa).
Namibian oinak jarri zituzten lehen europarrak [[portugal]]darrak izan ziren [[XVI. mendea]]n, baina [[Namib basamortua|Namib]] eta [[Kalahari|Kalahari basamortuabasamortuak]]k hesi handiak bihurtu ziren europarren esplorazio eta kolonizaziorako. [[XIX. mendea]]n [[Ingalaterra|ingeles]] eta [[alemania]]rrak lekutzen hasi ziren Namibian, eta azkenik [[1884]]an alemaniar kolonia bilakatu zen. [[1904]]an [[herero]]ak, bantu herri bat, alemaniarren aurka altxatu ziren. Hereroak sarraskituak izan ziren, lehen Waterberg-eko batailan eta gero [[kontzentrazio-zelaiesparru|kontzentrazio-zelaietan]]etan. Hereroak, gerraren aurretik 80.000 inguru zirenak, [[1911]]n 15.000 baino ez ziren. Hauxe izan zen [[XX. mendea|XX. mendeko]] lehen [[genozidio]]a.
 
[[1915]]. urtean, [[Lehen Mundu Gerra]]n, hegoafrikarrek Namibia hartu zuten, eta 1920an [[Nazioen ElkarteaLiga|Nazioen Elkarteak]]k Hegoafrikari agindu bat eman zion Namibia administratzeko. Hurrengo urteetan Hegoafrikatik etorkin zuri ugari etorri ziren, beltzak baztertzeko legeak indartu ziren eta haien matxinadak oso gogor zapaldu ziren.
 
[[1946]]. urtean Hegoafrikak Namibiaren anexioa aldarrikatu zuen. [[NBENazio Batuen Erakundea|NBEk]]k gaitzetsi zuen, baina Hegoafrikak ez zuen NBEren agintea onartu. [[1959]]an Windhoek-en [[apartheid]]-aren aurkako manifestazio bat zapaldua izan zen eta 57 beltz hil zituzten bertan. [[1960]]an [[SWAPO]] (South-West African People's Organisation edo Hego-Mendebaldeko Afrikar Herriaren Erakundea) sortu zen eta [[1967]]an hegoafrikarren aurkako [[gerrilla]]- borroka hasi zuten. [[1968]]an NBEk Namibia izena eman zion herrialdeari (ordura arte Hego-Mendebaldeko Afrika deitzen zen). [[1979]]an apartheid-a indargabetu zen. [[1989]] SWAPOk lehen hauteskunde benetan demokratikoak irabazi zituen eta [[1990]]ean Namibiak independentzia lortu zuen. [[1994]]an Namibiak Walvis Bay (Hegoafrikako [[barrendegi]]a) berreskuratu zuen.
 
== Ekonomia ==
Biztanleria aktiboaren ia erdia (% 49) lehen sektoreko jardueretan enplegatzen da: [[abere]] hazkuntzan ([[ahuntz]]ak, [[abelgorribehi|abelgorriak]]ak eta [[karakul ardia]]k) eta iraupeneko nekazaritzan ([[arto]]a, artatxikia), lurraldearen idortasunak ez baitu ematen beste ezer askotarako aukerarik. Kolonoen garaian, karakul ardien hazkuntza zen inguru hartako nekazaritza jarduera nagusia, baina gaur egun ez du garrantzirik ia Namibiako ekonomian. Zurien etxaldeetan esportaziorako hazten den abelgorria, aldiz, negozio oparoa da. Lehen sektoreari, hala ere, [[BPGBarne produktu gordin|BPGren]]ren % 11 besterik ez dagokio. Baina, baliabide naturalei dagokienez, herrialde aberatsa da Namibia, lurpeko baliabideetan batez ere: badira diamanteak, kobrea, uranioa, urrea, beruna, eztainua, litioa, kadmioa, zinka, gatza, banadioa, gas naturala, zilarra, tungstenoa& Horregatik, ez da harritzekoa Namibiako ekonomia esportazioko meatzaritzaren hain mendean egotea. BPGren % 34 dagokio meatzaritzari eta berorren inguruko industriari. Bitxigintzarako diamante produkzioak mea produkzio osoaren balioaren bi heren hartzen ditu: milioi eta erdi kilate inguru urtean, kostako hondartzetatik eta itsaspeko hondoetatik atereak. Garrantzi handikoak dira, orobat, uranio eta kobre ekoizpenak, munduko meategi handienetakoak baitaude Namibian, baina, azken urteotan, uranioaren eta kobrearen prezioek behera egin dute merkatuan, eta horrek ekoizpena ere jaistea ekarri du.
 
Namibiako itsasertzeko urak, [[Bengela]]ko ur-lasterrari hotzari esker, oso aberatsak dira mota askotako arrainetan, baina [[sardina]], [[antxoa]] eta [[berdel]]a dira hango arrain mota nagusiak. Independentziaren aurretik, mundu guztiko ontziek egiten zuten arrantzan Namibiako uretan eta arrantza kopuruak asko jaitsi ziren. Burujabetasuna lortu ondoren, Namibiako gobernuak debekatu egin zien kanpoko ontziei bere uretan arrantza egitea eta, horri esker, berriro ere dezente ugaldu dira asko urriturik zeuden hainbat arrain mota.
115. lerroa:
Namibiako [[ekonomia]] oso loturik dago Hegoafrikakoarekin. [[Meatzaritza]] oso garrantzitsua da ekonomian. [[Uranio]]aren eta [[diamante]]en erauzpena aipagarriena da, baina berun, zink, eztainu, [[zilar]] eta wolframiorenak ere oso garrantzitsuak dira, besteak beste.
 
Nahiz eta [[nekazaritza]] Namibiako [[BPGBarne produktu gordin|BPGren]]ren %12 baino ez den, biztanleriaren gehiengoak jarduera honetan lan egiten du, batez ere iraute-sektorean, lurren gehiengoak zuri gutxiren esku daude eta. Artatxikia, basartoa eta kakahueteak dira hazte nagusiak. Abereen artean [[behi]]ak eta [[ahuntz]]ak. [[Ostruka]] ere garrantzitsua da. Namibiako kostaldeko ur garbi eta hotzak arraintsuak dira: sardinak, antxoak, legatzak, besteak beste.
 
[[Turismo]]a gero eta garrantzitsuagoa da ekonomian, naturaren edertasuna eta fauna autoktonoari esker.
125. lerroa:
Afrikako beste estatu batzuen aldean, Namibiak biztanle dentsitate baxuenetarikoa du. Biztanleriaren gehiengoa (%84) beltzak dira. Etnia nagusia ''ovambo'' da, biztanleriaren erdia. Zuriak %8 dira (Afrika Beltzean bigarren proportzioa, hegoafrikarren atzetik), [[holanda]]r, [[alemania]]r, [[Erresuma Batua|britainiar]], [[Frantzia|frantses]] eta [[portugal]]darren ondorengoak. Mestizoak %8 dira.
 
Hizkuntza ofizial bakarra [[ingeles]]a da. Namibiarren erdiaren lehen hizkuntza [[ndonga|oshiwambo]] (ovamboen hizkuntza) da, eta gehien ulertzen den hizkuntza [[afrikaans]]a da (gazteen artean ingelesa da, hezkuntzaren ondorioz). Zurien artean afrikaansa eta [[aleman]]a (independentzia arte hizkuntza ofizialak) dira hizkuntza nagusiak. [[Kristautasun]]a da [[erlijio]] nagusia.
 
Namibian [[HIESHartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIESaren]]aren tasa munduan altuenetakoa da, eta horren ondorioz, bizitza itxaropena 20 urte inguru jaitsi da azken urteotan.
 
== Kultura ==