Ortosa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Orthoclase lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
'''Ortosa''' [[silikato]]en taldeko minerala da, [[tektosilikato]]en azpitaldean eta azpitalde horretan [[feldespato]]en artean sailkatua. Ortosaren formula kimikoa K(AlSi<sub>3</sub>O<sub>8</sub>) da. [[Arroka igneo]]ak eratzen ditu, eta [[lurrazal]]ean oso mineral arrunta da. ''[[Feldespato]]'' edo ''feldespato ortosa'' izenez ere ezaguna da, baina izen horiek ez dira zuzenak, ez dutelako zehazki mineral hau aipatzen, baizik eta ortosa parte den mineral talde osoa.
 
Sistema monoklinikoan kristaltzen da. [[Azido]]ek ez diote erasotzen, [[azido fluorhidriko]]ak izan ezik. [[EguratsLurraren atmosfera|Eguratseko]]eko eragileek deskonposatzen dute pixkana-pixkana. [[Karbono dioxido]] gasa duen uraren eraginez, ortosaren [[potasa]] [[kaolin]] bihurtzen da.
 
[[Pisu espezifikoa]] 2,5 eta 2,6 g/cm<sup>3</sup> bitartekoa du, eta gogortasuna 6 eta 6,5 bitartekoa, [[Mohs eskala]]n. Kolorea zuri-grisaxka edo arrosa du; ezagutzen den mineralik arruntenetako eta ugarienetarikoa da, eta [[arroka igneo]]en osagai nagusia da. [[Granito]]an aurkitzen da. Ortosaren aldaera garden eta horixkak [[bitxi]]gintzan erabiltzen dira.