Gustav Stresemann: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Gustav Stresemann lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Historia, literatura eta ekonomiako ikasketak egin zituen Berlingo eta Leipzigeko unibertsitateetan (1897-1900), eta 1903. urtean [[Alemaniako Alderdi Nazional Liberal]]eko kide egin zen. 1906tik 1912ra bitartean, [[Dresden|Dresde]] hiriko zinegotzi izan zen, eta aldi berean, ekonomiari buruzko artikuluak idazten zituen ''Sächsische Industrie'' (''Saxoniako Industria'') aldizkarian. 1907. eta 1914. urteetan diputatu aukeratu zuten, eta [[Lehen Mundu Gerra]] bitartean, alderdiaren buruzagitza izan zuen.
 
Gerra amaitu ondoren Alemanian errepublika ezarri zenean, Stresemannek [[Alemaniako Herri Alderdia]] sortu zuen, eskuineko alderdi liberala. 1920. urtetik bere heriotza arte, parlamentuko diputatu eta alderdiaren lehendakari izan zen. Zenbait alderdirekin koalizio-gobernua osatu ondoren, 1923. urtean Errepublikako kantziler izendatu zuten. Baina urte berean tirabirak izan ziren koalizioan, aliatuek [[Rhur]] inguruko lurraldea hartu zutelako, eta kargua utzi zuen. Hala ere, Stresemannek esku handia izan zuen Errepublikako politikan, urte hartatik hil zen arte Kanpo Arazoetako ministro izan baitzen. Bitarte horretan, gogor saiatu zen mendebaldeko nazioekin erlazioak hobetzen, Alemaniak Europan izandako nagusitasuna berriz ere eskuratzeko asmoz. Tarte horretan, [[Dawesen plana]] onartu zen (1924; gerraren ondorioz gutxitu egin zen Alemaniak ordaindu beharreko diru-kopurua), [[Locarnoko hitzarmena]] sinatu zen (1925, Frantziaren eta Alemaniaren arteko mugak onartu ziren), aliatuak [[Rhineland]] lurraldetik irten ziren (1926), Alemania [[Nazioen Liga]]n onartua izan zen (1926), [[Berlingo hitzarmena]] sinatu zen (1926, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunaren]]ren eta Alemaniaren neutraltasunaren ziurtatu zen), eta [[KellogBraind hitzarmena]] sinatu zuen Alemaniak (1928, gerrari uko egin zitzaion).
 
Hil aurretik [[Young plana]] martxan jarri zuen, baina ezin izan zuen amaituta ikusi. 1926. urtean [[Bakearen Nobel Saria]] jaso zuen, [[Aristide Briand]]ekin batera.