Indiaren partizioa: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
(Orrialde berria: 300px|right|thumb|Indiaren banaketaren eskema. '''Indiaren banaketa''' ({{lang-en|Partition of India}}) 1947ko abuztuaren 15ean ...)
 
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Indiaren banaketa''' ({{lang-en|Partition of India}}) [[1947]]ko [[abuztuaren 15]]ean [[Britainiar Raj|Indiako Britainiar Inperioaren]] zatiketa izan zen, bi [[estatu]] berri sortu zituena: [[Pakistango agindupeko lurra]] (gero [[Pakistan|Pakistango Islamiar Errepublika]] eta [[Bangladesh|Bangladeshko Herri Errepublika]] artean banatuko zena) eta [[Indiako agindupeko lurra]] (gero [[India|Indiako Errepublika]] bilakatuko zena). Berez, zatiketa ez zen bakarrik eremuena ([[Bengala]] [[Ekialdeko Pakistan]] eta [[Mendebaldeko Bengala]] -India- artean eta [[Punjab]] [[Punjab (Pakistan)|Pakistango Punjab]] -[[Mendebaldeko Pakistan]]- eta [[Punjab (India)|Indiako Punjab]] artean) baizik eta baita armada, administrazioa, burdinbideak edo altzairuena ere.
 
Punjab eskualdeko bien alderdien arteko [[genozidio]]an 200.000 eta 500.000 lagun artean hil ziren.<ref>{{erreferentzia |izenburua=The partition of India and retributive genocide in the Punjab, 1946–47: means, methods, and purposes|izena=Paul R. |abizena= Brass|bilduma=Journal of Genocide Research | url = http://faculty.washington.edu/brass/Partition.pdf|urtea=2003 |orrialdea=75}}</ref> [[Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria|UNHCR]] erakundearen arabera, 14 milioi hindi, [[sikhismo|sikh]] eta musulman erbesteratu ziren banaketaren ondorioz, giza historia osoan [[migrazio]] handiena izanik.<ref>{{erreferentzia |izenburua=Rupture in South Asia| url = http://www.unhcr.org/3ebf9bab0.pdf |egilea=UNHCR}}</ref><ref>{{erreferentzia | izenburua = The Fading Memory of South Asia's Partition |aldizkaria=The Atlantic | url = http://www.theatlantic.com/international/archive/2014/08/the-fading-memory-of-partition-india-pakistan-bangladesh/376120/
|egilea=Tanya Basu|data=2014-08-15}}</ref>
 
1971n Bangladesh Pakistandik [[Bangladeshko Independentzia Gerra|banatu zenean]] ez da hemen kontuan hartzen, ezta lehen izandako [[Myanmar|Birmania]] (egungo [[Myanmar]]) eta [[Sri Lanka|Zeilan]] (egungo [[Sri Lanka]]) eremuen banaketa ere.<ref>{{erreferentzia|url= http://www.time.com/time/magazine/article/0,9171,788006,00.html |izenburua= Sword For Pen| egunkaria= [[Time]]| data= 1937-4-12}}</ref> Era berean, banaketak [[Bhutan]], [[Nepal]] eta [[Maldivak]] hegoaldeko Asiako herrialdeei ez zioten erasan: lehenengo biak inoiz Indiako Britainiar Inperioaren zati bat ez zirelako eta azkena, 1887tik aurrera koroaren [[protektoratu]] bat zena, 1965ean independentzia lortu zuelako.
 
== Erreferentziak ==
252.705

edits