Madalena Jauregiberri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
23. lerroa:
[[1914]]ean [[Zuberoa]]ra itzuli zen. [[Lehen Mundu Gerra]]n senargaia hil zuten; harrezkero ezkondu ez eta amarekin bizi izan zen [[Ziboze]]ko [[Sibasia]] etxean.
 
[[1933]] eta [[1934]] bitartean [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] ''[[Begiraleak]]''<ref>[http://www.dantzan.com/hemeroteka/begiraleak-erdara-hutsez Aipamen kritikoa] [[Joseba Aurkenerena]]ren eskutik dantzan.comen.</ref> euskal emakume nazionalisten taldeko lehendakaria izan zen. 1934an [[Jean Jauregiberri|Jean]] nebarekin [[Piarres Lafitte]]k sortutako Eskualherrizaleen mugimenduan sartu zen eta horren ''[[Aintzina (argipena)|Aintzina]]'' hilabetekarian idatzi zuen.
 
[[Zuberoa]]n [[euskara]] irakaslea izan zen, bereziki [[Altzai]] eta [[Lexantzü]]n. Nahiz eta Frantziako Hezkuntza sistemako kide ez izan, [[Frantzia]]ko Gobernuak ''[[Les Palmes Academiques]]'' saria eman zion. [[Iparralde]]ko eskoletan [[euskara]] irakasteko metodo bat prestatu zuen, Paueko Hezkuntza Ordezkaritzak onartua. [[Euskara]]z ez zekiten irakasleek ere metodo horretaz baliatu zitezkeen. Metodo hori [[euskara]]zko eta [[frantses]]ezko hitzak zituen diskoan argitaratu zuen.