Paul Gauguin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
9. lerroa:
| jaiotza herrialdea = {{FRA|1}}
| heriotza data = [[1903]]ko [[maiatzaren 9]]a
| heriotza hiria = [[Frantziar Polinesia Frantsesa|Polinesia]]
| heriotza herrialdea = {{FRA|1}}
| sinadura =:Gaugin_autograph.png
}}
 
'''Eugène Henri Paul Gauguin''' ([[Paris]], [[1848]]ko [[ekainaren 7]]a – Hiva ‘Oa, [[Polinesia Frantsesa|Frantziar Polinesia]], [[1903]]ko [[maiatzaren 9]]a) margolari eta eskultore [[frantzia]]rra izan zen.
 
Haurtzaroan Perun izan zen (1850-1855). 1865etik 1871ra bitartean itsas armadan ibili zen, eta ondoren banketxe batean lan egin zuen, baina pintura alde batera utzi gabe betiere. [[Camille Pissarro]]k bultzaturik, inpresionistekin batera egin zituen lehen erakusketak (1880, 1881, 1882, 1886). 1881ean [[Paul Cézanne]]rekin lan egin zuen. 1883an lana eta familia utzi eta pintura hartu zuen bizibidetzat. 1886an [[Bretainia]]ra joan zen eta bertan [[Émile Bernard]] ezagutu zuen, eta ondoren Parisen [[Vincent van Gogh|Van Gogh]]. 1887an [[Martinika]]ra joan zen, inpresionistak bazter utzi, eta [[Cristobal Kolon|Kolonen]] aurreko artea oinarri edalontzi sail bat egin zuen.
 
[[1888]]an [[Bretainia]]ra itzuli zen berriro eta [[Émile Bernard]]ekin batera sintetismoa sortu zuen. Margolaritzari neurri izpiritual bat eman nahirik, sinbolistekiko jakin-mina piztu zitzaion, ideiari lehentasuna eman zion eta artearen jatorrietara itzultzen saiatu zen. Marrazki japoniarren eraginez, lerro eta kolore sotiletara jo zuen. [[Vincent van Gogh|Van Gogh]]-ekin hiru hilabete [[Arlès]]-en egin ondoren, bere estiloaren jatortasuna areagotu zuen zenbait obratan (''Le Christ jaune'', 1889; ''La vision après le sermon'', 1889 eta ''B.M. Gauguin'', 1889).
 
Koloreari buruzko teoria neoinpresionistak landu zituen (''Nature morte ripipoint'', 1889). [[Tahiti]]ra joateko erabakia hartu zuen (''Sur la plage'', 1891, ''Quand te maries-tu?'', 1892 eta ''L´esprit des morts veille'', 1893), eta anitz lurraldetako eraginak bereganatu zituen. Gaixoturik, [[Paris]]a itzuli eta bere obrak saldu zituen. [[1895]]ean [[Tahiti]]ra joan zen berriro eta ''Never More ''(1897), ''Les seins aux fleurs rouges'' (1897) eta bere testamentutzat jotzen zuen ''D´où venons-nous? Que sommes-nous? Où allons-nous? ''(1897) margotu zituen. Bere buruaz beste egiteko saio baten ondoren, Markesa uhartetara joan zen, eta han bertakoen alde jarri zen, kolonia administrazioaren kontra. Hala ere margotzeari eta eskultura lanak egiteari ez zion utzi (''L´or de leur corps'', 1901; ''Cavaliers sur la plage'', 1902), eta irudien antolamendu berri bat erakutsi zuen.
29. lerroa:
 
* [[Frantziako margolarien zerrenda]]
* [[Paristar ospetsuen zerrenda|Paristar ezagunen zerrenda]]
 
{{biografia zirriborroa|FRA}}