Andrea del Castagno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Andrea del Castagno lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Andrea del castagno refettorio di sant'apollonia.JPG|thumb|Santa Apoloniako jantokiko irudiak]]
'''Andrea del Castagno''', benetako izena: '''Andrea di Bartolo di Bargilla''' ([[Corella (Italia)|Corella]], [[Italia]], 1423 inguruan - [[Florentzia]], 1457ko abuztuaren 19a) [[italia]]r [[margolaritza|margolaria]] izan zen. Florentziako [[humanismo]]aren joeraren jarraitzaileetako bat izan zen, [[Masaccio]], [[Filippo Brunelleschi|Brunelleschi]] eta [[Donatello]]ren eragina jaso zuena. Pintura eta marrazki bikainak egin zituen, baina izaeraz erretxina zen, eta ankerkeriaren eta zorroztasunaren isla garbia dira bere obrak. Emozioen indarra eta irudien naturaltasuna hobekien adierazi zuten [[Pizkundea|Pizkundeko]] margolarietako bat izan zen.
 
 
6. lerroa:
Andrea del Castagno [[Florentzia]]n hasi zen margolaritzaren alorrean, baina ez dago haren prestakuntzari eta obrari buruzko berri askorik, lan gehienak hondatuta baitaude; baina ordukoa da, adibidez, Podestako jauregiko fatxadako "Urkatuak". 1442an [[Venezia]]ra alde egin zuen, eta han San Zakarias elizako San Tarasio kaperako [[fresko]]ak margotu zituen.
[[Fitxategi:Firenze.Duomo.Tolentino.JPG|thumb|right|260px|"Niccolo da Tolentino zaldi gainean".]]
Venezian askatu berriak ziren [[gotiko (argipena)|gotikoko]]ko dotoretasunarekiko, Andrea del Castagnok irudikatu zituen santuak eta aita betierekoak errealitate berri baten iruditzat hartuko ziren seguru asko. Irudiak hondoa eteten dutela dirudi, eta Donatelloren eta Masaccioren koadroetako energia nabarmentzen zaie, baina era berean ageri dira [[Ucello]]ren geometrismoa edo [[Veneziano]]ren kromatismoa, nahiz eta geroago haien eragina baztertuz joan zen. Lehen aldi horretan, muturreraino eraman zituen Masaccioren ekarpenak: irudiek harrizko eskulturak ematen dute, pertsonaiak gorputz sendo eskultorikokoak eta dramatismo handikoak dira.
 
Joera horren erakusgarri aipagarrienetakoak, eta Andrearen lan nagusietakoak, dira Santa Apolonia jantokiko "Kristoren nekaldia" obraren goialdeko irudiak (1448) eta "Azken afaria". Fresko monumentalak dira, arranditsuak eta indar handikoak. Formen harmonia eta konposizioen ordenamendu neurtuaren bidez ikuslearengandiko nolabaiteko distantzia lortzen du; tentsio dramatiko bizia adierazten du, "Azken Afaria" lanean [[marmolhaitzurdin|marmolaren]]aren distiren eta [[esfinge]] misteriotsuen bidez, eta pertsonaien energiaren eta bizitasunaren bidez batez ere. Masaccioren eragina nabarmentzen zaie, batetik, ilusionismorako joeran, baina perspektiba zientifikoa ere erabili zuen, bestalde.
 
Florentzian behin betiko finkatu zen 1444. urtean. Aipagarria du, orobat, gizon-emakume handien galeria, Carducci villan margotua (Legnaia). Florentziari ospea eta aintza eman zioten militarrak, handikiak, olerkariak ([[Dante Alighieri|Dante]], [[Francesco Petrarca|Petrarca]] eta [[Giovanni Boccaccio|Boccaccio]] adibidez), [[Biblia]]ko sibilak eta erreginak agertzen dira irudietan. Estatuen tankerako gorputzak dira, harroak eta arranditsuak, gorespen humanista adierazten dutenak; tentsio dramatiko handia lortu zuen gorputzaren mugimenduaren eta aurpegiko keinuen bidez.
 
Gizabanakoaren heroitasuna azpimarratzen dute, halaber, larruzko ezkutu baten gainean margoturiko ''David''-ak (artzain gazteak etsaiari eta izadiko indarrei irabazten die), eta San Sebastianen irudiak, zeinean martiritza giza zintzotasunaren irudia baita.
 
Annunziatako elizan "Hirutasun Santua San Jeronimo eta beste bi santurekin" irudikatu zuen. Fresko honetan ordu artekoetan baino gehiago behartu zituen formak, dramatismo handiagoa emate aldera. San Jeronimo agertzen da Hirutasunari begira, bi santu dituela alboetan; santuaren aurpegiko keinu latzak, azal zimurrak, bizitza aszetiko gogorraren erakusgarri dira. Laztasuna adierazteko ahalmen horri esker lortu zuen, seguru asko, bere azken obra ezaguna egiteko enkargua. WNiccolo da Tolentino zaldi gaineanW obra da, Florentziako katedralerako eskatua (1456), Ucellok 1436an margoturiko [[CondottieroCondottieri|Condottieroaren]]aren zaldi gaineko erretratuaren bikotea.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}