«Anne Hathaway»: berrikuspenen arteko aldeak

1.836 bytes added ,  Duela 6 urte
 
{{aipu|''Berriro irakurri nuen Janen obra osoa eta beste biografia batzuk ere bai. Entsegu kritikoak, gutunak eta horrelakoaz gain, Erregentziaren garai horretaz dokumentatu nintzen. Eskuratzen nuen oro irakurtzen nuen. Zuzendariak liburuak eskutik kentzen zizkidan momentua iritsi zen, nik ez bainion garaia eta gidoiaren arteko inkongruentziak aurkitzeari uzten.''http://www.lahiguera.net/cinemania/pelicula/2644/comentario.php}}
 
== Gaur egun ==
Karrera geldiezinean zegoen, jada, Anne.
 
[[2008]]an 3 estreinaldi izan zituen. ''Get Smart'' (gaztelerazko ''Superagente 86'') akzio filman, 99 agentea izan zen. ''Passengers'' draman thriller sobrenatural batean sartu zen. Baina, benetako jauzia [[Jonathan Demme]]n ''Rachel Getting Married'' izan zen. ''The Silence of the Lambs'' filmaren zuzendariarekin, Hathawayren trebezia begibistan geratu zen Kymen paperean. Begizulo ilunekin, karrera osoan antzeztu zuen pertsonaia konplexuena tokatu zitzaion eta kritika ezin hobeak ekarri zizkion horrek. Disneyren artista ohia atzean geratu zen betirako eta [[Oscar Sariak|Oscar]] edo [[Urrezko Globo]]etarako izendatu zuten lehenengoz.
 
Une horretan erabaki zuen Annek Disneyra itzultzea, baina baldintzek ez zuten lehengoarekin zerikusirik. [[Tim Burton]]en filman, [[Alice in Wonderland (2010eko filma)|''Alice in Wonderland'']] Erregina Zuria izan zen [[Helena Bonham Carter]], [[Johnny Depp]] eta [[Alan Rickman]]en ondoan.
 
[[Garry Marshall]]en ''Valentine's Day'' ere egin zuen, [[2010]]eko San Valentin egunean estreinatuko zena. [[Edward Zwick]]en ''Love and Other Drugs'' filman, [[Parkinsonen gaixotasun|Parkinson]] duen emakumearen papera egin zuen eta [[2011]]n, berriz, Lone Scherfigen ''One Day'' filman Selina Kyle izan zen [[Batman]]en sagan, [[Christian Bale]] eta [[Tom Hardy]]ren ondoan.
 
[[2011]]ko urrian, Tom Hooperren [[Les Misérables (2012ko filma)|Les Misérables]] filman hartu zuen parte, Fantineren paperean eta [[Hugh Jackman]] eta [[Russell Crowe]]n ondoan. Ilea motz-motz agertu zen eta [[2012]]ko [[abenduaren 25]]ean estreinatu zutenean [[AEB]]etan, arrakasta izugarria izan zuen, sari garrantzitsu gehienetarako izendapenak jasoz. Horiez gain, [[2013]]ko [[otsailaren 24]]an, Akademiak aktoresa hoberenaren saria ere eskaini zion.
6.797

edits