Arkitektura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
17. lerroa:
== Historia ==
 
Hainbat puta daude munduan garai eta estilo bereizi izan dira historian zehar Europan eta honen kultura-eremuan. [[Antzinako Egipto]] eta [[Mesopotamia]]ko eraikuntzak handiak eta sendoak ziren. [[Egiptoko piramideak|Piramideak]], [[mastaba]]k eta [[zigurat]] izeneko eraikuntza motak izan ziren ohargarrienak garai hartan. [[Antzinako Grezia]]n neurri txikiagoko eraikuntzak altxatu ziren. [[Harmonia]] bilatzen zuten bai eraikin bateko atalen artean eta bai eraikuntza moten artean. Gainerako arteetan bezala honetan ere [[logika]] erabili zuten eta garrantzi handia eman zioten eraikuntza bakoitzaren erabilpenari. Tenplua eta jJauregiak izan ziren eraikuntza mota nagusiak eta ubideak, estolderia, etab. asmatu zituzten hartarako. [[Antzinako Erroma|Erromatarren garaian]] eraikuntza handiak egin ziren, baina ordura arteko joerak bateratuz erabilpena ere kontutan hartu zuten eta hainbat behar desberdin betetzeko eraikuntza mota asko altxatu zuten ([[terma]]k, [[anfiteatro]]ak, [[ubide]]ak, etxeak, jauregiak…). Oso garrantzitsuak dira eraikuntza publikoak eta administraziorakoak. [[Erdi Aroa]]n, eraikuntza [[arkitektura erromaniko|erromanikoa]] azaldu zen; erlijiozko erabilera zuten eraikuntza sendoak dira horren ezaugarri. Haren lekua estilo [[gotiko (argipena)|gotikoak]] hartu zuen gero, haren ezaugarria zen astuntasuna arinduz, eta eraikuntzan argiari leku handia emanez. Eraikuntza estilo berezia da arabiarrek hedatu zutena ere, apaindura aberatsez hornitutako [[meskita]] eta jauregi ederretan islatu zutena batez ere. [[Pizkundea|Pizkunde]] garaian efektuari eman zitzaion garrantzia, ikuspuntua landu baitzuten batez ere. [[Barrokoa|Barroko]] estiloan, sentimenduen isla zen arkitekturaren xedea. Argiaren eta kolorearen trataera berezia azaltzen da orduko eraikuntzetan. Ondoren garai klasikoko, erromanikoko eta gotikoko ezaugarriak nagusitu ziren berriro. Aurrerago, XIX. mendearen bukaeran estilo modernista agertu zen. Burdina da estilo horretako eraikuntzan ekai nagusia. XX. mendearen hasieran, [[arkitektura arrazionalista|arrazionalismoaren]] garaian teknologiazko aurrerapenak hartu ziren kontutan batez ere, eta funtzioaren aldetik baliagarriak izango ziren eraikuntzak altxatu ziren. Bigarren Mundu Gerraren ondoren arrazionalismoaren eta horri kontrajartzen zaizkion zenbait estiloren arteko borroka piztu zen.
 
=== Gaur egun ===