Richard von Weizsäcker: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
61. lerroa:
}}
 
'''Richard Karl Freiherr von Weizsäcker''' ([[Stuttgart]], {{data|1920|4|15}} - [[Berlin]], {{data|2015|1|31}}) alemaniar politikaria ohia izan zen. Errepublikako lehendakaria 1984tik 1994ra. Bere agintaldian gauzatu zen [[Alemaniaren birbateratzea|Alemaniaren bat-egitea]]. Berlinen eta Bernan egin zituen ikasketak. [[Wehrmacht|Alemaniako Armadan]] zerbitzatu zuen 1938tik 1945era, eta kapitain-maila erdietsi zuen infanteria-errejimentu batean. Gero, zuzenbide-ikasketak egin zituen, Grenoble, Göttingen eta Oxforden, eta nazioarteko enpresa-munduan hasi zen lanean 1953an. Urtebete geroago, [[Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua|Batasun Kristau Demokratako]] kide egin zen, eta, 1969an, Alemaniako Legebiltzarreko kide hautatu zuten. 1979tik 1981era, Legebiltzarreko lehendakariorde izan zen. 1981etik 1984ra, [[Mendebaldeko Berlin]]go alkate izan zen, eta, 1984ko maiatzean, [[Alemania|Alemaniako Errepublika Federaleko]] lehendakari hautatu zuten. 1994ko maiatza arte eutsi zion karguari, Alemaniako Errepublika Federala eta Errepublika Demokratikoa batu eta lau urte geroagora arte. Bere agintaldiaren ekarpen nagusietako bat Alemaniari bere iragana onartzen laguntzea izan zen. Aipagarria da Bigarren Mundu Gerraren amaieraren berrogeigarren urteurrenean egin zuen hitzaldia: alemanen krimenak gaitzetsi zituen, eta 1945eko maiatzeko porrota aleman herriarentzat askapena izan zela berretsi zuen.