«Anne Hathaway»: berrikuspenen arteko aldeak

[[2006]]an, ''The Devil Wears Prada'' filmarekin Hathaway goranzko bidean kokatu zen erabat. Miranda Priestly ([[Meryl Streep]]) moda editatzaile zorrotzaren asistente pertsonala izateko xedean [[New York]]era iritsi berri den Andy Sachs gaztearen papera ezin hobea izan zen Annentzat. Papera ez zen beste mundukoa, baina oso ondo erantzun zion [[Meryl Streep]]en maixu lanari eta ez zen batere atzera geratu harekiko. AEBn bakarrik, filmak 125 milioi dolar baino gehiago lortu zuen eta adin guztietako publikoak ezagutu zuen Anne.
 
[[2007]]an, ''Becoming Jane'' filma etorri zen eta Annerena izan zen paper garrantzitsuena lan honetan, [[Jane Austen]] britainiar idazlearena, alegia. Garaian kokatzeko, dokumentazio lan handia egin behar izan zuen eta britainiar azentua bereganatzeko ere bai. Erabat sartu zen Janen paperean:
 
{{aipu|''Berriro irakurri nuen Janen obra osoa eta beste biografia batzuk ere bai. Entsegu kritikoak, gutunak eta horrelakoaz gain, Erregentziaren garai horretaz dokumentatu nintzen. Eskuratzen nuen oro irakurtzen nuen. Zuzendariak liburuak eskutik kentzen zizkidan momentua iritsi zen, nik ez bainion garaia eta gidoiaren arteko inkongruentziak aurkitzeari uzten.''http://www.lahiguera.net/cinemania/pelicula/2644/comentario.php}}
6.797

edits