Ray Charles: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Ray Charles (cropped).jpg|thumb|right]]
'''Ray Charles Robinson''' ([[Albany (Georgia)|Albany]], [[1930]]eko [[irailaren 23|irailak 23]]- [[Beverly Hills]], [[2004]]ko [[ekainaren 10|ekainak 10]]) [[soul]], [[rhythm and blues]] eta [[jazz]]eko estatubatuar kantari, saxo-jole eta piano-jole bat izan zen. Txikitatik itsu egon zen, eta mundu mailan musika herrikoiaren historian zehar eragin gehien izan zuen musikarietako bat bezala errekonozitua izan zen.
 
== Historia ==
Ray Charles [[Georgia (AEB)|Georgiako]] [[Albany (Georgia)|Albany]] herrian jaio zen. Haurtzaroan, 7 urte zituela galdu zuen ikusmena [[glaukoma]] baten ondorioz. Pianoan autodidakta izan zen, baina "St Augustine School"en, itsuendako eskola batean musika klaseak ere jaso zituen [[braille]]z. [[1940ko hamarkada]] amaieran, Ray Charlesek diska bat jarri ahal izan zuen bere herrialdeko zerrendetan, eta [[1951]]n bere lehen Top Tena lortu zuen, "[[Baby, Let Me Hold Your Hand]]"i esker. [[Gospel musika|Gospel]] kantuak letra herrikoiekin kantatzeagatik kritikatua izan zen, kantuei letra erlijiosoak eta alderantziz jartzeko tradizio handia dagoen arren. Gospel musikaren fundatzaileetako bat izan zen [[Thomas Andrew Dorsey]] da adibideetako bat, musika herrikoian ere ibilbide esanguratsu bat izan zuena. [[Solomon Burke]] eta [[Little Richard]] bi estiloen artean ere mugitu ziren.
 
[[Newport Jazz Festival]]ean agerpen bat egin ondoren arrakasta garrantzitsu bat lortu zuen "(The Night Time is) The Right Time" lanarekin, eta [[1959]]ko bere kanturik ezagunena izan zen "What'd I say"rekin. Bere karreraren fase honen izatea ''Ray Charles aurrez aurre'' izeneko zuzeneko bere bilduman entzun daiteke, [[1959]]an [[Atlanta]]n [[afroamerikar]] entzulego ugari baten aurrean grabatua.