Easy Rider: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
21. lerroa:
| datu gehigarriak = [http://www.imdb.com/title/tt0064276/ IMDBko fitxa irakurgai]</br>Etekinak: 41.728.598 dolar
}}
'''Easy Rider''' [[1969]]ko [[Dennis Hopper]] [[estatubatuar]] [[zinema zuzendari]], [[gidoilari|gidoigile]] eta [[aktore]]aren [[road movie]] generoko filma bat da. Bertan Dennis Hooperrez gain, [[Peter Fonda]] eta [[Jack Nicholson]] aktoreek ere antzeztu zuten.
 
Filmak bere jatorrizko aurrekontua baino 100 bider etekin gehiago lortu zuen. Estreinatu eta lasterrera kultuzko filma bilakatu zen, estatubatuar [[kontrakultura]] eta motorzaleen erreferentziazko filma. Filmaren ezusteko arrakastak zuzendariari nolabaiteko ospea eman zion, baina honek ez zuen ospe hori ongi kudeatu.
27. lerroa:
== Argumentua ==
{{Argumentua}}
Wyatt (Peter Fonda) eta Billy (Dennis Hopper) gazteek [[AEBAmeriketako Estatu Batuak|AEBak]]ak zeharkatzeko abentura edo bidai bati ekingo diote, heuren azken helburua [[New Orleans]] hiriko [[Astearte Inautea|Mardi Gras]] inauterira ailegatzea delarik (bidebatez [[droga]] kontrabandista gisa lan egiteko ere kontratatuak direlarik). Biek [[motozikleta]] bana erosi eta estatubatuar gizartearen aurpegi ezberdinak ezagutzeko beta emango dien bidaiari ekingo diote.
 
Bidean aurrera doazela ezohiko hainbat pertsonaia ezagutuko dituzte, tartean arrantxero bat eta bere familia, bai eta autoestopista [[hippie]] bat, azkenean herri batean baimenik gabe desfilatzeagatik atxilotuko dituztelarik. Han abokatu mozkorti bat (Jack Nicholson) ezagutuko dute, honek bi gazteak gartzelatik ateratzeaz gain, haiei elkartuz bidaia egiteko erabakia hartuko du.