Gabon eguna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
20. lerroa:
}}
 
'''Gabon eguna''', [[Euskal Herria]]n '''Olentzero''' edo '''Olentzero eguna''' ere deitua, [[Eguberria|Eguberri]] jaiaren [[bezpera (eguna)|bezpera]] da, [[abenduaren 24]]an. Jatorrian, [[katolizismo|katoliko]] eta [[protestanteerreforma protestantea|protestanteen]]en artean ospatzen da bereziki, biharamuneko Eguberri jaiaren [[liturgia]]-hasiera moduan, '''Gabon gau''' deitzen den ospakizunean. [[Eguberriak]] izeneko jai-garaiako lehen ospakizun handia da. Egun, hasierako ospakizunaren esanahia gainditu eta fededunak ez diren familietan ere ospatzen da, familia giroko oturuntza baten inguruan gehienetan. Hainbat herrialdeetan, protestanteetan batez ere, oparien hartu emana ere burutu ohi da.<ref>Forbes, Bruce David, ''Christmas: a candid history'', University of California Press, 2007, ISBN 0-520-25104-0, pp. 68–79.</ref>
 
== Gabon eguna Euskal Herrian ==
[[Euskal Herria]]n, [[Kixmi]]ren jaiotza eta [[Olentzero]]ren jatorria [[euskal Herriko mitologia|euskal mitologiako]]ko kondaira garrantzitsuenetako bat da. Bertan [[jentil]]ek, [[Kixmi]] eta [[Olentzero]]k parte hartzen dute. Kondaira honek Olentzeroren jatorria azaltzen digu, bai eta [[paganismo|euskal paganismoaren]] amaieraren hasiera eta [[kristautasun]]aren etorreraren berri eman ere. Tradizio batzuetan, bizirik iraun duen azken [[jentil]]a da, [[basajaun]]ekin eta [[basandere]]rekin batera. Gaur egun, [[abenduaren 24]]ko gauean ospatu ohi da [[Olentzero]]ren etorrera; hala ere, [[Otsagabia]]n [[abenduaren 27]]an ospatzen da.
 
Tradizioaren arabera, Olentzero, lastoz eta jantzi zaharrez egindako panpina etxez etxe eramaten da, eskean. Azken hamarkadetan, ordea, beste herrialde batzuetan [[Bizarzuri]]ri eta [[HiruErrege ErregeakMagoak|Hiru Erregeei]] eman zaien egitekoa hartu du [[Olentzero]]k [[Euskal Herria]]n, haurrei Eguberriko opariak banatzea, alegia. Leku batzuetan, [[abenduaren 24]]a baino lehen, Olentzero haurren gutunak ere jasotzen ditu.
 
=== Beste herri batzuetako ohiturak ===
[[File:Christmas table.jpg|thumb|right|200px|Gabon gaueko oturuntzarako mahaia.]]
 
[[Mexiko]]n [[Jesus Nazaretekoa|Jesusen]]en jaiotza irudikatzen duten antzezlanak egin ohi dituzte, zenbaitetan, ukitu komikoaz lepo, guneko egoera politikoa kritikatuz. Era berean, leku askotan dute prozesioak egiteko ohitura, [[Maria]] eta [[Josef Nazaretekoa|Josef]] letaniak abestuz, arrosarioa errezatu eta gozo-eltzeak edo ''piñatak'' hautsiz. Festan ez da pontxe eta kruxpeterik faltatuko eta fruta eta zukuz eginiko gabonsariak banatzen dira, jaia ordu txikitan bukatuko delarik.
 
[[ParaguayParaguai|Paraguayn]]n, jaiotza jarri ohi dute [[Eguberriak]] baino lehenago eta Gabona janari hotzak hartzen dituzten familian. Jaiotzaren zain dauden bitartean, petardoak eztandarazten dituzte.
 
[[Venezuela]], [[Kolonbia]], [[Ekuador]], [[Bolivia]] eta [[Peru]]n, egun batzuk lehenago [[Jaiotza (Natibitatea)|Jaiotza]] prestatzeko ohitura dago, [[Josef Nazaretekoa|Josef]], [[Maria]], [[Errege Magoak]], animaliak, artzainak, landareak, koloretako argiak eta abar jarriz. Era berean, borla, gilnalda, koloretako argi eta abarrez hornitutako zuhaitza ere jarri ohi dute eta bere oinean opariak uzten dituzte. [[Abenduaren 24]]an, indioilarra, sagar purea, entsalada, ogi gozoa, txokolate beroa eta xanpainaz osaturiko afari bat egiten dute familiarekin. Familia katolikoak gaueko hamaiketan izan ohi den meza berezira joaten dira, oilar-meza edo gauerdiko mezara. Gauerdian, [[Jesus Nazaretekoa|Jesusen]]en jaiotza burutuko da, Eguberri-kantak abestu eta opariak banatu. Kalean su artifizialak botatzen dira, algara eta zalapartaz osaturiko giroan. Hurrengo egunean, [[abenduaren 25]]ean, familiak etxeetan elkartzen dira.
 
[[Puerto Rico]]n familia eta lagunak ospakizunerako elkartzen dira, parranda abestiak kantatu eta janari tradizionalak partekatuz, arroza, txerrikumea eta pastelak. Batzuetan, festak, egunsentira arte iraungo du. Aldiz, [[Eguberria|Eguberri]] egunean, jendea deskantsatzen geratu ohi da, Gabonean egindako parrandarengatik, eta ondoren, gauerdian oilar-mezara joango dira. Jendea elizara joan ohi da eta umeak artzainez eta [[Jaiotza (Natibitatea)|Jaiotzako]] pertsonaia alegorikoz jantzita joaten dira: [[Maria|Ama Birjina]], [[Josef Nazaretekoa]], [[Errege Magoak]], etb.
 
[[Dominikar Errepublika]]n, seme-alabak gurasoen eta aitona-amonen etxera joaten dira eta bertan, oilaskoa labean, txerri errea paldoan, errusiar entsaladilla, sagarrez, txermenez eta intxaurrez eginiko pastelak, lasagna eta hainbat janari tipiko afaldu ohi dituzte, ardoz, gabonetako gozokiez eta garagardoz lagunduta. Afal ostean etxez etxe joan ohi dira adiskide zaharrak bisitatzera, opari eta gabon-kantak partekatuz. Etxeetan, argiz apainduriko zuhaitzak jarri ohi dituzte, baina ez etxeak bakarrik, hiri eta herritxoetako kaleak ere argiz dekoratzen dituzte eta antzerki-lanak antzezten dira. Parkeetan [[Jaiotza (Natibitatea)|Jaiotza]] birsortzen dute artzain, [[Errege Magoak|Errege Mago]] eta hainbat pertsonaia esanguratsuren paperak burutzen dituzten aktore bidez.
 
[[Venezuela]]n, [[abenduaren 23]] edo [[Abenduaren 24|24an]] pastel berezi bat egiten da Gabon-gauko afaria egin ahal izateko, ''Eguberriko Lorea'' deitzen diote toki askotan eta ondorengo osagaiak ditu: "hallaca", urdaiazpikozko ogia, txerri indioilarra, urdaiazpiko lisatua eta ardoa edo kremazko pontxea; mahaia, gazta ezberdinez, hurrez, intxaurrez, turroiez, galletaz eta hainbat gozokiz apaintzen da.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Bizarzuri|Bizar Zuri (Santa Claus)]]
* [[Gabonzahar]]
* [[Kixmiren jaiotza eta Olentzeroren jatorria]]