Floema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
10. lerroa:
Lehorreko landareek ura eta gatz mineralak (hots, izerdi landugabea) hartzen dituzte lurretik, sustraien bidez. Izerdi hori sustraietatik hostoetaraino garraiatu behar dute, hostoetan burutzen baita fotosintesia. Garraio hau, beraz, goranzkoa da, eta izerdi landugabea xilema izeneko hoditerian zehar igo egiten da.
 
Fotosintesia burutu ondoren, izerdi landugabea izerdi landua bihurtzen da. Izerdi landua [[glukosa]]z, beste [[karbono hidrato|gluzido]] batzuetaz eta [[aminoazido]]ez osaturik dago, batik bat. Floematik bidaiatzen du hostoetatik norabide guztietara, landarearen zelula guztiek substantzia nutritiboak hartu behar dituztelako.
 
Floeman zeharko mugimendua ulertzeko kontuan hartu behar da izerdi landua sortzen duten egiturek (hostoek) barneko presio hidrauliko handia dutela, eta izerdi landua hartzen duten egiturek, aldiz, oso txikia. Floemaren hodi liberiarrek presio hidrauliko oso desberdina duten landarearen toki ezberdinen arteko konexioa errazten dute, izerdi landua mugituz presio handiko tokietatik presio txikiko egituretara