Ekon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q8772799 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
9. lerroa:
| musika mota =
| urteak = 1994 - 2003, 2009 - 2010
| diskoetxeak = [[Mil A Gritos Records|Mil A Gritos]]
[[GOR Diskak|Gor Diskak]]
| webgunea = http://www.myspace.com/ekonetnies
| taldekideak = J. Sangre
Eloi
Xabi
Yago
Iñigo
Ionny
Ines
Naiara
| lehenagoko taldekideak = Shadow
Fatty

'''Ekon''' [[Arrasate]]n ([[Gipuzkoa]]) sortutako musika taldea da. Azkenengo fasean zortzi taldekide ziren, metal musika eta letra aldarrikatsuak abesteko neska eta mutil ahotsak erabiltzen zituzten. Hiru diska kaleratu ostean, [[2003]]an banandu ziren. Azken kontzertua [[Arrasateko Gaztetxeagaztetxea|Arrasateko Gaztetxean]]n eman zuten, [[2003]]ko [[urriaren 25]]ean.

[[2009]]ko [[urtarrilaren 8]]an, MySpace gunearen bitartez<ref>[http://blogs.myspace.com/index.cfm?fuseaction=blog.view&friendID=442839255&blogID=462301292 Ekonen itzuleraren iragarpena]</ref>, eta Bilboko Kafe Antzokiaren egindako prentsaurrekoaren bitartez, taldeak urte bereko maiatzetik abendura bitartean bira berri bat eginez itzultzeko asmoa adierazi zuen.
55. lerroa:
1998. urte amaieran bigarren diskoa prestatzen hasi ziren, eta urtebete geroago Donostiako Elkar estudioan sartu ziren grabatzera. [[Soziedad Alkoholika]] taldeko Jimmy arduratu zen ekoizpenaz. Aldi berean, lan berri horri begira taldean zenbait aldaketa egin zituzten. Joanak taldea utzi, eta Ines Osinaga ([[Gose]]) eta Naiara Okina arduratu ziren emakume ahotsez. Ioni ere taldekide finko izatera pasa zen. [[Etnia 2000]] bigarren diskoak ere (Mil a Gritos, 1999) erantzun ona izan zuen, baina bira laburragoa egin zuen taldeak. Hura bukatzean, Iban abeslariak taldea utzi zuen lan kontuengatik, eta, hura ordezkatzeko zenbait abeslarirekin proba egin ondoren, Juan Sangrek bateria utzi zuen eta taldeko kantari bihurtu. Bateriaren hutsunea betetzeko Heloy Galan (Brutal Melody, [[Fly Shit]]) sartu zen taldean. Ekon goitik behera aldatu ondoren, zenbait kontzertu eman zituzten talde berria finkatzeko, eta handik gutxira hirugarren diskoa prestatzen hasi ziren.

Berriz ere Jimmyren ekoizpenarekin, [[Salatzen dut]] ([[Gortasun|Gor]], 2002) grabatu zuten, Azkarateko [[Katarain]] estudioan. Aurreko lanekin bezala, bira luze bat egin zuten Euskal Herrian zein Espainiako Estatuan. Alabaina, taldekideak beste musika proiektuetan murgiltzearekin batera, 2003ko urrian Ekonek azken zuzenekoa eskaini zuen Arrasaten. Gero, Juan Sangrek [[Fjord]] sortu zuen, [[Etsaiak]] eta [[Su Ta Gar]] taldeetan aritutako musikariekin ([[Keu Agirretxea]], Mikel Arakistain eta Iban Zugarramurdi), eta gaur egun [[Governors]] taldean ari da. Iñigo Bakerok eta Yago Goronaetak [[Cool Circus]] rock&roll taldean jotzen dute.

Hala ere, agertokietara itzultzeko asmoa agertu zuen taldeak 2009ko urtarrilean. Zirikatzen jarraituz 9002 bira Bilboko Kafe Antzokian abiatu zuen, maiatzaren 14ean. Juan Sangre, Yago Goronaeta, Iñigo Bakero, Xabi Rey, Heloy Galan, Ion Encina eta Libe Garcia de Cortazar ([[Neubat]], Sorkun) izan ziren Ekon-eko kideak bigarren garai honetan. 2010eko urtarrilaren 16an azken kontzertua eman zuten Durangon, behin betiko desegin aurretik.
61. lerroa:
== Diskografia ==

* [[Zurrunbilo kaotikoa]] ([[Mil A Gritos Records|Mil A Gritos]], [[1998]])
* [[Etnia 2000]] ([[Mil A Gritos Records|Mil A Gritos]], [[2000]])
* [[Salatzen dut]] ([[GOR Diskak|Gor Diskak]], [[2002]])

=== Bildumak ===
* ''Mil A Gritos Vol.1'' ([[Mil A Gritos Records|Mil A Gritos]], [[1998]])
* ''Ikasle Abertzaleak 10 urte'', 1999
* ''Mil A Gritos Vol.2'' ([[Mil A Gritos Records|Mil A Gritos]], [[2000]])
* ''Aurtengo Gorakada Vol 6'' ([[GOR Diskak|Gor Diskak]], [[2002]])
* ''Aurtengo Gorakada Vol 7'' ([[GOR Diskak|Gor Diskak]], [[2003]])

=== Bideoak ===