Avery, Mc Leod eta Mc Cartyren esperimentua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 12 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q782907 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
 
 
'''Avery, Mc Leod eta Mc Cartyren esperimentua''' hiru zientzialari hauek 1944. urtean argitaratutako esperimentua da, [[biologia molekularmolekularra]]rarenren arloan mugarri bat jarri zuena, [[Azido desoxirribonukleiko|DNA]] bakterioen [[transformazio (genetika)|transformazioaren]]aren eragilea eta informazio genetikoaren eramailea zela adierazi zuelako. [[New York]]eko Rockefeller Institutuan burutu zuten egileek haien esperimentu ospetsua.
 
 
9. lerroa:
{{sakontzeko|Griffithen esperimentua}}
 
1928an [[Frederick Griffith]] mikrobiologo britainiarrak bakteriar [[transformazio (genetika)|transformazioa]]a deskribatu zuen estreinakoz. ''[[Streptococcus pneumoniae]]'' bakterioa erabiliz, Griffith konturatu zen bakterio [[patogeno]]ak gai zirela bakterio ez-patogenoak aldatzeko, patogenoak bihurtuz harremanetan jartzen zirenean. Griffithen ustez [[bakterio]] patogenoek [[molekula]] bereziren bat zuten, "printzipio eraldatzaile" bat, bakterio ez-patogenoengana pasatzean haien [[birulentzia]] aldatuko zuena.
 
Esperimentu hau Avery, Mc Leod eta Mc Cartyren abiapuntua izan zen haien ikerketa garatzeko.
20. lerroa:
Griffithen esperimentuaren aldean, hitu zientzialari estatubatuarrek ez zuten [[bakterio]] biziak erabili, beroz hildako bakterioen erauzkin bat baizik. Erauzkin horretan bakterioaren makromolekula nagusiak zeuden ([[polisakarido]]ak, [[lipido]]ak, [[proteina]]k eta [[azido nukleiko]]ak), tartean -haien ustez- Griffithen "printzipio eraldatzailea", isolatu eta identifikatu beharrekoa.
 
Erauzkina proteinen [[entzima]] hidrolitikoekin tratatzean ([[tripsina]]rekin, adibidez) "printzipioa" ez zen indargabetzen. Horrek esan nahi zuen proteinak ez zirela bilatutako molekulak. Gauza bera gertatzen zen [[erribonukleasa]]k erabiliz ([[Azido erribonukleiko|RNA]] hidrolizatzen duten entzimak): beraz, RNA ere ezin zitekeen izan transformazioaren eragilea. DNA entzima hidrolitikoekin tratatzen zenean, aldiz, ez zen bakterioen transformazioa gertatzen: DNAk izan behar zuen, beraz, transformazio-gaitasuna zuena, [[Griffithen esperimentua]]ren "printzipio eraldatzailea", eta informazio genetikoaren gordailua, geroago frogatu zenez.
 
Esperimentu honek eta, batez ere, Hershey-ek eta Chase-k 1952an burutu zutenak inongo zalantzarik gabe argitu zuten DNA material genetikoa zela. Biologia molekularraren oinarriak finkaturik zeuden.