Piramideetako Testuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Pyramid texts lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Piramideetako Testuak''' arao, srginkeria eta erregu talde bat da, [[Egiptoko Antzinako Inperio]]ko [[piramide (arkitektura)|piramideetako]] hil pasaia, aurrekamera eta kameretan grabatuak daudenak, [[faraoi]]ari [[Duat]]ean lagundu eta bere berpiztea eta betiereko bizitza ziurtatzeko asmoarekin. Testu bilduma bat dira, dirudienez, inongo ordenarik gabe, oso antzinako sinesmen erlijioso eta kosmologikoei buruz, hil zeremonian zehar erabili izango zirenak. Testu batzuk, jada agertzen dira lehen bi dinastietako [[hilarri]] eta [[mastaba|mastabetan]].
[[Fitxategi:Pyramid of Unas.jpg|thumb|250px|Unisen piramidearen hondakinak [[SaqqaraSakkara|Saqqaran]]n, non lehen Piramideetako Testuak grabatuak izan ziren.]]
Piramideetako Testuak grabatu ziren lehen tokia, [[Unis]]en piramideko hilobi kamerako harresietan izan zen, [[Egiptoko V. dinastia|V. dinastiako]]ko azkeneko faraoia izan zena. Egiptoarrek "Akatsgabeak dira Unisen tokiak" izendatu zituzten, eta 228 adierazpenez osatuta dago. Beranduago, oso ohiko bihurtu zen Antzinako Inperioko faraoien piramideen barnean inskribatzea, 759 araotara helduz, R. Faulknerrek bildu zituenak.
 
== Edukia ==
Ez da ordena bat duen narrazio edo istorio bat, baizik eta sorreraren teorien laburpena, [[Horus]] eta [[SethSet (mitologia)|Sethen]]en arteko borroken zatiak, elezaharrena, eta, nagusiki, faraoiari igokundea, berpiztea eta jainkoekin identifikatzea ahalbidetzen duten formulak.
 
Testu hauetan, bi teoria kosmologiko nabaritzen dira: lehena, eguzki mitoekin, grabatzea agindu zuten faraoien garaikideak, non erregea [[Ra]] eguzki jainkoarengana eramana den, eta bigarrena, izar mitologia askoz antzinakoago batekin, non bidea, [[izar zirkunpolar]]retarantz doan, hilezkortzat hartzen ziren haiexek, gaueko zeruan beti ikusgai zeudelako.
 
Intsentsazio erritu eta jaki, edari eta arropa ofrendekin batera, faraoia, [[Duat]]ean zeuden [[akh|aj]] guztietatik garrantzitsuena bihurtzeko formulak ditu, animalia gaiztoak eta arrisku topografikoak eragozteko sorginkeriak. Baita beste mundura igotzeko ere, izar bat bezala, eta izaki jainkotiar batean bihurtzeko.
 
== Sinesmenen eboluzioa eta testuak ==
[[Fitxategi:Hieroglyph_Text_from_Teti_I_pyramid.jpg|thumb|250px|Piramideetako Testuak [[Teti (Egiptoko faraoia)|Tetiren]] piramideko hilobi kameran izkribatuak]]
Bere eboluzioak, [[Sarkofagoetako Testuak|Sarkofagoetako Testuei]] emango die pauso, [[Egiptoko lehen tarteko aroa]]n, noble eta handikien [[sarkofago]]etan idazten hasi zirenak. [[Egiptoko Inperio Ertain]]ean, bi motatakoak dira: ''biografikoak'', hildakoaren bizitza ere kontatuz edo ''iuridikoak'', bere ondasunen legatua deskribatuz, garai honetatik aurrera, [[hilezkortasunahilezkortasun]]a bakarrik faraoiaren [[pribilegio]]a izateari utzi zion, klase altuenentzat jada posible zelarik.
 
[[Egiptoko Inperio Berria]]n zehar, sarkofagoen barnean uzten ziren [[papiro]]etan idazten hasi ziren, hedapen handia lortuz, honela [[Hilen Liburua]] izenekoa sortuz, non, izpirituak, hilezkortasuna lortzeko zer egin behar duen deskribatzen den. Testu honek beranduago eboluzioak jasango ditu [[XXVI. dinastia]]rarte. Hilezkortasuna, jada Hilen liburuko formulak errezitatu eta [[baltsamatze]] eta euren [[ba]] mantentzeko lurperatze errituak ordaintzeko gai ziren "egipziar zuzenek" goza zezaketen.