«Ordoki»: berrikuspenen arteko aldeak

210 bytes added ,  Duela 4 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (176.12.83.164 wikilariaren aldaketak ezabatuz, PereBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
[[Fitxategi:Arabakolautada.jpg|thumb|right|300px|[[Arabako lautada]], Gasteiz inguruko zabaldia.]]
[[File:Skånsk slätt.jpg|thumb|right|300px|[[Eskaniako konderria|Skåne]] probintziako ordokia, [[Suedia]]n.]]
'''Ordoki''' edo '''zabaldi''' bat erliebe geografiko mota bat da, maldarik gabeko eta garaiera txikiko lur eremua, gehienbat ibarren beheko aldea. Garaiera handia badu, [[goi-ordoki]] izena hartzen du. Erliebe mota egokienetakoa da [[nekazaritza]] eta [[abeltzaintza]] garatzeko.
 
Ordokiak lurrazaleko eremu lauak dira, eta modu askotan era daitezke: haizearen, uraren eta izotzaren higatze lanaren ondorioz, lurpeko indarren eraginez, [[laba]] lurrazalean pilatzean, izotzak urtzean, [[aintzira]]k agortzean eta itsasoa atzeratzean, besteak beste. Ordoki gehienak [[higadura]]ren ondorioz sortuak dira; hala, haizeak eta, batez ere, urak edo izotzak mendiak higatu eta horietatik ateratzen dituzten materialak sakonuneetan [[jalkipen|jalkitzen]] dituzte, harik eta denboraren poderioz, jalkinek sakonunea berdindu eta eremu laua eratzen den arte. Hala eratua da [[Kanada]]ko hego-ekialdeko ezkutua, adibidez. Beste ordoki batzuk lurpeko indarren ondorioz sortuak dira; lurpeko indarrek goitik behera bultzaturik, zenbaitetan lur azpiko geruza gotorrak altxatzen dira lur gainera, eta eremu lauak eratzen dituzte mendien artean; hala sortuak dira, esaterako, Estatu Batuetako [[Colorado]]ko ordokia edo Espainiako [[Iberiar goi-lautada|Meseta]]. Lurpeko indarren ondorioz sortuak dira, halaber, ''[[horst]]'' izeneko ordokiak, faila inguruetan edo lurrazala hondoratzen den tokietan sortzen direnak. Beste ordoki batzuk, lurpeko magma kanporatu eta laba lurrazalean pilatzean sortu dira; adibidez, [[Brasil]]go hegoaldeko ordokia edo [[Cumberland-Snake]], Estatu Batuetan. Beste ordoki mota bat antzinako glaziazioen ondorio da; hala, antzina izotza izan zen tokietan lurra berdindu zen eta hura urtzean, eremu laua geratu da. Ibaiek ere sortzen dituzte ordokiak: ibaia handitzen denean, ubidearen ertzak eta hondoa higatzen du eta atzeratzen denean, ordoki edo haran zabal bat uzten du, buztina eta material finez estalita. Beste ordoki asko, Europako iparraldekoak eta Ipar Ameriketako ipar-ekialdekoak, adibidez, itsasoa atzeratzean sortuak dira. Basamortuak, hala harrizkoak nola hareazkoak, haizearen higatze lanak sortutako ordokiak edo eremuak dira. Ordokiek, orotara, lurrazalaren heren bat hartzen dute, eta [[Antartika]]n izan ezik, kontinente guztietan daude.
 
== Ordoki motak ==
[[Haran]]ak gurutzatzean, ibaiek alubioi kopuru handiak utzi zituzten hondoan, eta alubioizko ordokiak sortu ziren bertan.
 
Haran hondoak sailkatzeko, alubioien konposizio mota hartu behar da batez ere kontuan, hesi naturalak edo [[harea|hondar]] bankuak baino areago. [[Lurzoru|Zoru]] guztiak ez dira berdinak, aldatu egiten baitira egituren eta ibai haranetan duten kokalekuaren arabera. Bestalde, sistema hidrografiko handietako ibai adarrek eramanda, alubioizko ordoki berean metatzen diren [[sedimentu]] guztiek ere ez dute jatorri berbera izaten. Era askotakoak izan arren, zoru horiek, oro har, inguruko lur garaiagoak baino askoz ere hobeak dira [[nekazaritza]]rako, bi arrazoi hauengatik, hain zuzen: batetik, berriki sortuak eta sakonagoak direlako eta, bestetik, erraz xehatzeko modukoak direlako.
 
Alubioizko ordokietan [[nekazaritza intentsibo]]a egiten da maiz, eta biztanle askoko eremuak izaten dira gainera, ura eskura baitago eta lurra emankorra baita.
 
Dena den, nekazaritzarako egokiak izan arren, arazo larri bat ere badute honelako ordokiek: uholde arriskua. [[Dike]] artifizialen bidez lortzen da ibai ibilguaren maila igotzea, baina, hala ere, batzuetan urak gainezka egiten du. Ildo horretatik, aipatzekoa da nola, kontrolpeko gainezkatzeak egin izan direnean –adibidez, [[Egipto]]n–, uztak urritu egin direla, lurreko [[mineralmea|mineralek]]ek ez baitute urteko [[lokatz]] metatzeez aberasterik izaten.
 
===Berriki sortutako itsas ordokiak===
 
[[Pleistozeno]]aren azken laurdenean [[kontinenteen plataforma]] altxatu egin zen zenbait eremutan. Azaleratutako plataforma ia guztia uniformea zen erabat, tarteka sakongune txikiak ere agertu arren. Kontinenteen plataforma kanporatu ondoren, zabaldi laua bihurtu zen, baina bazituen, ordea, askorik sendotu gabeko [[harriarroka sedimentario|harri sedimentarioak]]ak ere: [[hareharri]] bigunak, [[arbel]]a eta [[kareharri]]a. Geruza horiek guztiak oso makurdura txikia dute itsasoarekiko.
 
Berriki sortutako itsas ordokiak ia lauak izaten dira, [[olatu]]ek eta [[itsaslaster]]rek sedimentuak etengabe banatzen dituztelako.
 
Ordokiak zertxobait altxatu eta kanporatu ahala, ibaien mailaketa prozesuak aldaketak eragin ditu ordokien azalean. Ordoki zabal horietatik igarotzen diren ur lasterrek ez dute askotan drainatzerik izaten, desnibela oso txikia baita. Horrenbestez, [[zingira]] asko sortzen da. Zenbaitetan, ordea, toles txikiz osatutako goraguneak ere agertzen dira, eta ura erraz itsasoratzen da orduan, ordokiaren azaleko materiala hareatsua izaten baita. [[Ozeano Atlantikoa|Atlantikoaren]]ren eta [[Mexikoko Golkoagolkoa|Mexikoko Golkoaren]]ren kostaldean ([[Ipar AmeriketaAmerika|Ipar Ameriketan]]n) daude itsas ordoki sortu berriak.
 
===Deltetako ordokiak===
Dena den, zenbaitetan, ordokiak izan arren, ez da deltarik sortzen, eta gerta daiteke alubioizko ordoki handirik ez duten ibaietan ere deltak sortzea.
 
[[uholde|Urak gainezka]] egiteko arriskua egon arren, nekazariz osatutako biztanleria handia biltzen da maiz deltetan. Deltak hustubidez eratutako lubakiz eta hesi artifizialez beteak egon ohi dira gainera. [[Nilo]] ibaiaren delta da nekazaritza intentsiborako erabili zen lehenengoetakoa, [[Antzinako Egipto]]n jada. Ildo horretatik, aipagarria da [[HerbehereHerbehereak|Herbehereen]]en kasua: hain kokaleku geografiko berezia izanik, mendeetan zehar, lurra kendu behar izan diote itsasoari. Hesi bidezko sistema konplexuak erabiliz, ''[[polder]]'' derizten eremu itxiak sortu dituzte, alegia, lantzeko moduko lurrak.
===Mendi oinetako ordokiak===
 
Alubioizko mendi oinak lur garaien behealdean egoten dira, [[basamortuko klima|klima lehor]] edo [[klima erdi lehor|erdi lehor]]reko eremuetan. Gainalde tolesduna dute: alubioizko konoak banan-banan elkarren gainka geratu direlarik, isurialde [[ganbil (argipena)|ganbilak]]ak eratu dira, eta horren emaitza dira azaleko toles txikiak. Azpialdean, ondorengo materialak daude: mendiaren oinaldean, ertz zorrotzeko [[legar]]rak; konoaren oinarrian, berriz, [[lokatz]] fina eta [[buztin]]a.
 
[[Kono]]ek ura xurgatu eta gordetzeko ahalmen handia dutenez gero, mendi oinetako zabaldiak oso egokiak dira nekazaritzarako.
 
Ura isurialde erradialean sartzen da, konoaren [[erpin (argipena)|erpinean]]ean, eta alubioietan zehar iraziz, azkenean, konoaren oinarritik hurbil geratzen da, bertako material finak ez baitio pasatzen uzten. Gordetako ur hori alubioizko konoaren behealdeko alubioirik finenak ureztatzeko erabil daiteke, izan ere, grabitateari esker, erraz banatzen baita.
 
Tamainari dagokionez, alubioizko mendi oinak oso desberdinak izan daitezke: kilometro koadro gutxiko ordoki txikiak, nahiko bakartuak; laurogei eta ehun eta hirurogei kilometro koadro bitarteko hedadura izanik, hurrenez hurreneko ordoki zabalak... Hainbat lurraldetan daude era honetako mendi oinak: [[Kalifornia]]n, Los Angeles-San Bernardinoko lur apaletan, Asiako [[Turkestan]]eko sakonguneetan etab.
Erliebe mota lauenak dira, eta azalean ez dute ia inolako irregulartasunik izaten.
 
Azpian, sedimentu fin-finak dituzte, geruza zapaletan kokatuak. Aipatzekoa da sedimentu horiek [[aintzira|aintziretan]] metatu zirela. Lotura zuzena dago [[hormaguneglaziar|hormaguneen]]en eta aintzira ordokien artean, pleistozenoan hormagune aintziretan geratutako sedimentazioen emaitzak baitira horietako asko. Beste batzuk, berriz, ''[[inlandsis]]'' edo hormagune kontinentalen ertzetan sortu ziren. Bestalde, hormaguneetako izotzen eraginez, ibai handi asko blokeatuta geratu zen; ibai lasterretan metatzeak sortu ziren eta, hortaz, aintzira ordokiak eratu ziren. Horren adibide nabarmenak dira [[Aintzira Handiak|Aintzira Handien]] ertzetako ordokiak.
 
Badira, bestetik, hormaguneekin zerikusirik ez duten aintzira ordokiak, [[Kongo]]koa adibidez: erdi eta azken pleistozenoan sortutako aintzira handien emaitza dira. Dirudienez, zenbait goratze tektonikoren ondorioz, sakonera gutxiko sakongune zabalak sortu ziren. Goratze handi horien eraginez, gainera, kontinenteko eremu batzuk barruratz sartuak geratu zirelarik, itsasorako biderik gabeko sakongune bihurtu ziren. Denboraren poderioz, higadura gaitasun handia duten ibai handiek –besteak beste, Nilok eta [[Kongo (ibaia)|KongoKongok]]k–, hustu egin zuten aintziretako ura eta, horien lekuan, ordoki zabalak sortu ziren.
 
Azken [[izotzaldiglaziazio|izotzaldian]]an aintzira ordoki handiak sortu ziren barnealdeko huste eremuetan: euria gehitzearen eta lurruntzea urritzearen ondorioz, lurrez inguratuak geratu ziren ur masa handiak, higitu ezinik. Lur horiek gaur egun elkorrak dira. Pleistozeno bukaeran are gehiago lehortu zen ingurunea: aintziretara ez zen jadanik ur lasterrik heltzen, eta laster horiek, etengabe lurruntzen zirenez, azkenean idortu egin ziren.
 
Gaur egun lauak dira, elkortasunari esker hain zuzen. Aintzira ordokien adibide dira, besteak beste, [[Txad (aintzira)|Txad aintzira]]ren arroko ordokia (Afrikan) eta [[Kaspiar itsasoa]]ren ingurukoak.
252.705

edits