Édouard Vuillard: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Édouard Vuillard lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Edouard Vuillard - The Chestnuts (1894-1895).jpg|thumb|Vuillarden ''Gaztainak''.]]
 
'''Jean-Édouard Vuillard''' ([[Cuiseaux]], [[Saône-et-Loire]], [[Frantzia]], [[1868]] - [[La Baule]], Frantzia, [[1940]]) [[margolarimargolaritza|margolaria]]a izan zen. [[Estilo intimista]]ren aitzindaria izan zen, [[Pierre Bonnard]]ekin batera. Teknika ugari erabili zituen: [[Pastel (pintura)|pastela]], [[olio-pintura]], tenplea, eta abar. Hasieran kolore argi leunak erabili zituen, baina geroagokoetan kolore biziagoak ageri dira. Vuillarden konposizioari eta perspektibari [[Paul Gauguin|Gauguinen]]en eta japoniar irudien eragina nabari zaie. [[Izadi hil]]ak, etxe barneko eszenak, erretratuak eta loreak irudikatu zituen.
 
[[Maillart]]en lantegian lan egin zuen, eta, geroago, Julian Akademiako eta [[Parisko Arte Ederretako Akademia]]n egin zituen ikasketak. Akademiatik atera ondoren [[Les Nabis]] abangoardia-taldeko kide izan zen, maisu nagusietakoa, Denis eta Roussel adiskideekin eta, batez ere, Bonnardekin; hala ere, bere estilo intimista gorde zuen. Talde hartako gainerako artistek bezala hainbat teknika ikasi zuen, baina tenpera erabili zuen batez ere, eta arte plastikoak eta apaingarriak landu zituen, besteak beste. Gaiei dagokienez, bere karreran zehar azpimarratzekoa da burgesen bizimodua islatzen duten eszenekiko zaletasuna; errealismo handiko irudiak egin zituen oro har. Nabi taldearen ezaugarriak erakutsi zituen, besteak beste, ''Parisko lorategiak'' panel apaingarrien sailean (1894; hainbat museotan sakabanaturik gaur egun).
7. lerroa:
[[Fitxategi:Edouard Vuillard - Interieur.jpg|thumb|left|''Barnealdea'']]
 
1890-1900 hamarraldia izan zen Vuillarden garai oparoena. Obra apaingarriak egin zituen batez ere, eta teknikari dagokionez [[Paul Gauguin|Gauguinen]]en jarraitzaile izan zen. 1893tik aurrera burgesen bizimoduari buruzko koadroak eta erretratuak egin zituen. Hamarraldi hartako obra aipagarrienak hauek ditu: ''Autorretratu oktogonala'' (bilduma partikularra), ''Barnealdea'' (1887). Koadroez gainera litografiak ere egin zituen, zuri-beltzean zein koloretan.
 
1900-1940 bitartean konposizio monumentalagoak egin zituen, ordura artekoak baino sakontasun eta bolumen handiagokoak. Landetxeetarako apaingarrien enkarguetan eta zenbait eraikin publikoetarakotan antzematen da joera hori, adibidez [[Paris]]ko [[Comedie de Champs-Élysées]] antzokiko lanetan (1913), [[Chaillot jauregi]]ko horma-irudietan (1937) eta abar. XIX. mende hasieran, bestalde, kutsu intimistako koadroak margotu zituen, baina ez zuten hasierakoen mailarik, ez zuten haien xarma eta bizitasunik.